Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

poluzio 1 iz kutsadura.

Langileak agurtu eta berehala aldendu zen Miarritzera, kalte egiten zion Bilboko poluzioak. Berria - Kultura   2004-08-19

Itsasoko eta kostaldeko poluzioa, hiriko bizimoduarekin loturiko arazoak (trafikoa, zarata, hondakinak...) eta kontsumo ohitura egokirik eza dira kezka handiena eragiten duten gaiak. Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Administrazioek azpiegiturak eraikitzen jarraitzen dute, eta horrek poluzioa gehitu besterik ez du egiten. Berria - Euskal Herria   2006-02-22

Ordukotz arma nuklearrak kenduak ziozkaten eta ez du poluzio irriskurik batere ekarri ixtripu horrek. Herria   2003-09-04

Herritarren %79k uste dute lehentasunezkoak direla ingurumenaren babesa eta poluzioaren kontrako borroka. Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Lurzoruaren Poluzioa Prebenitzeko eta Zuzentzeko Legea. Berria - Euskal Herria   2004-06-01

2 irud/hed

Zaratak poluzio handia eragiten du. Berria - Euskal Herria   2004-10-07

3 hazi-isuria.

Gaueko botaldi bat izan nuen; nire amets erotikoak sortutako poluzioa. Aitor Arana   «Onan» - 52. orr.

4 gau poluzio gauezko hazi-isuria.

Dena eskaini, gorputzeko azken malko eta odol tantaraino, azken gau-poluzioko azken espermatozoidea ere bai. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 190. orr.

Dodov berez esnetzen zen, gau-poluziotan murgiltzen zen zintzurreraino. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 154. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus