Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

poxelatu, poxela, poxelatzen (orobat poxulatu eta poxulutu) du ad eragotzi, oztopoak jarri, trabatu.

Bilgorrak poxelatzen ninduen, malintzen, eta indar handia egiterakoan, hatsa bera laburtua neukan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 183. orr.

Milaka intsektuk poxelatzen naute.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 150. orr.

Honaino bidelagun izan duzuen mortuko haizeak, zirrikituren batetik sartu eta, hondar gorria zure buruaz jabeturik, burmuinaren lana poxelatzen du.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 15. orr.

Loreak motz ditazke, girtoinak ito, bainan nehork ez dezake primadera etortzetik poxula.  Herria   2004-12-23

Uste izan dugu igande goizean besta hori aro txarrak poxulutuko edo berdin ezeztatuko zaukula.  Herria   2003-07-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus