Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

presa1 (orobat prisa g.er.) 1 iz zerbait laster eta astirik galdu gabe egiteko premia. ik lehia.

Besteak, garagardo batzuk hartzera joateko presa besterik ez ahotan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 84. orr.

Presak burua galarazi zidan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 160. orr.

Presak eta urduritasunak ez zioten partida ona egiten utzi.  Berria - Kirola   2004-07-08

-Nahi duzunean agertu, presarik ez da izaten gurean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 20. orr.

Eta zendako holako presa?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 21. orr.

Eta zer dela-eta hainbesteko presa?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 49. orr.

Mesfidati galdetu zigun ea zertara zetorren presa hura.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 122. orr.

Lekutan ziren, hala bada, presak eta esturak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 26. orr.

Zer dela-eta Ximurraren presa horiek izeba lurperatzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 99. orr.

Zuhurtasuna azken orduko presa baino kontseilari hobea omen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 118. orr.

Taldearen tratulariak, presak jota, beste bi erosketa egin zituen azken orduan, apurren artean.  Berria - Kirola   2006-02-02

Pony gris tantotu gizen bat etorri zen presarik gabe zelaira eta belarra jaten hasi zen lasai-lasai.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 84. orr.

Presarik gabe eta bakean, Anorien zeharkatu eta Oihan Grisera heldu ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 316. orr.

2 (izenondoekin)

Presa handia zuen oihu errukarri haiek egiten zituztenei laguntza emateko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 155. orr.

-Presa handiko afera batzuk eduki naute okupaturik -moztu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 118. orr.

Ia ahaztu nuen presa handiko gauza bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 345. orr.

Adierazi behar dizuet presa ikaragarria dudala Omskera iristeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 170. orr.

Sarara itzultzeko presa gorria zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 137. orr.

Aizkolariak tronko horretan presa besterik ez du sentitzen, presa ero bat, askotan, bere burua gehiegi behartzera daraman presa itsua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 249. orr.

Ilunabarra baino ez zen 'gizatxar' haien presa gaiztoak Madame Deluc-en begi zuhurrak iraindu zituztenean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 184. orr.

Presa historiko bat sentitzen genuelako edo, euskal idazleoi isilik egoten ahaztu egin zaigu, neuregandik hasita.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 10. orr.

3 (aditzekin)

Jakiteko presa neukan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 99. orr.

-Ez daukat presarik, Mariano.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 222. orr.

Nik itxaron egin nuen; ez neukan presarik; eskuak sendo nituen, inolako dardararik gabe, pistolari eutsiz Marrori buruz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 226. orr.

Presa geneukan iraultza egiteko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 181. orr.

Presa daukan festara joateko, ezta?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 82. orr.

Ulertu nuen moduan, presa zegoen sinatu genezan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 269. orr.

Baina denbora beraiek fabrikatzen zutenez, ez zegoen presarik.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 60. orr.

Presa ematen zioten egiptiarrek herriari, beren lurraldetik lehenbailehen joateko eskatuz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 168. orr.

Bulegariburua Parker andereñoari presa ematen hasi zitzaion, esaten ziola ezen martxa hartan ez zituela sekula eskutitzak postaren garairako mekanografiatuko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 131. orr.

Bera atzetik etorri zitzaidan, harrituta bat-batean presa ura sartu zitzaidalako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 361. orr.

Gurekin harremanetan lehenbailehen jartzeko presa sartu behar diozu.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 14. orr.

Bukatzeko presa areagotu dit horrek, metro batzuen faltan lasterketa bertan behera uzteko beldurrez bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 136. orr.

Auzia lehenbailehen ixteko Gobernuak erakutsi zuen presa ez zela parte onekoa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 176. orr.

Bat-batean, amona zutitu egin zen, lanean hasteko presa sentitu izan balu bezala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 158. orr.

4 (izan aditzarekin)

Presa baitzen, inimini santean egin zuten lan hori, Beñat Arbusa, Cristeix eta Domingo Daguerrek, kurtsuak 1953-54 urte hartan berean hasteko.  Herria   2003-09-18

Denak ziren estu eta presa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 101. orr.

· Baina bego hori biharko, bada presagorik.  Herria   2005-12-22

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ikuspegian izan duenean presa keinu bat egin du Abelek.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 45. orr.

Presa-sentipen batek bultzaturik, tratatu lodi batean murgildu zen Ruche jauna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 82. orr.

Bertakoak azkar doaz, aurrera begira eta presa aurpegiaz.  Berria - Harian   2005-11-02

"Presa-garaiak direnean, karabanak ere azkar ibiltzen dira", pentsatu zuen Alkimistak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 124. orr.

Presa-ordua da eta lepo doa [metroa].  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 66. orr.

Artean inolako presa-zantzurik gabe, kaiera itxi eta arkatzarekin batera lehengo lekuan sartu zuen poltsa barrenean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 227. orr.

Italiar "ario" askok juduekiko tratuan erakusten zuten presa-modu nabarmen hori ez zela halabehar hutsezkoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 149. orr.

Presa antzeko larritasun batek ez dio uzten bizitzan bere sustraiak ondo tenkortzen.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 135. orr.

Ez da presa kontua, azkar eta ondo idaztea baizik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 134. orr.

6 presako izlag ik presaka 3.

Eguberri bezperan, andreak eta biok presako espedizioa antolatu genuen merkataritza zentro erraldoi ireki berrira.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 88. orr.

Presako mezu bat duzu posta elektronikoan.  Berria - Harian   2005-04-05

Presako posta zerbitzuaren bidez bidaliak zituen beste dekretu batzuk, Enperadore Horiaren izenpe eta zigiluarekin.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 214. orr.

Kilometroak eta kilometroak egiten zituen Juanitok bere kamioian, beti presako lanean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 114. orr.

Lehenbailehen ikusi behar dut, presako aferak!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 158. orr.

Gaur egungo egoerak presako konponbideak eskatzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-03-16

Presakoa da albait azkarren argitzea geroko industri planak.  Berria - Ekonomia   2004-12-14

Halaxe egin zuen idazkariak, zigilua jo eta posta zerbitzuaren jauregian utzi, presakoa zela gaztigatu gabe.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 214. orr.

Ez, lasai, ez duk presako ezer.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 65. orr.

Elkarri-k Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako ekimena Presako Legegintzako Batzordearen bidez tramitatzea erabaki zuen Legebiltzarreko Mahaiak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

7 presan adlag presaka.

Santiago el Real elizaren erretaula presan miretsi ondoan, eta Santiago Matamoros harrigarria agurturik, plaza zabalean harrizko aulki bat, jin bezala, hautaturik, apairu ederxkoa egiten dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 73. orr.

Gizon batzuk nola izaten dira beti presan eta beti berandu dabiltzanak, etxe batera sartu, berokirik erantzi ez, maratila eskuan eduki denbora guztian, uneoro adio esatera apoderatu eta, azkenean, eseri balira baino luzaroago gelditzen direnak?  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 12. orr.

Orai denak presan, eta laster balinba nahi beno hütsarte haboro, eüskara behera ari zaigün bezala.  Herria   2001-01-18

8 presaz adlag

-Presaz ala?  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 51. orr.

Hain irrika bizia zuen, non, gorputzez ahul bazegoen ere, erromes lagunari aurrea hartzen baitzion ibiltzen, eta, espirituz mozkortuta bezala, bere asmoa betetzera presaz hegan egiten zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 798. orr.

-Presaz nabil -esan zuen Lecœur andreak xuxurla batean-, ez dago inor dendan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 60. orr.

-Tira, laztana, utzi egingo haut, presaz nabilen eta.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 209. orr.

Hutsik zegoen aldagela eta presaz erantzi eta gorputzeratu nuen bainujantzia.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 10. orr.

Aita santua, pozez gainezka, presaz jarri zen entzundako aholku salbagarria betetzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 196. orr.

Presaz egindako ekintza bailitzan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 34. orr.

· Zertara hoa heure herrira horrenbesteko presaz?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 23. orr.

9 presazko izlag

Presazko eskutitz baten bidez, egun hartan hiritik ez joateko eskatua zion, harekin hitz egin beharrean zegoela eta.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 72. orr.

Presazko bilera egin zuten mahaikideek Donostian atzo.  Berria - Harian   2005-05-27

Frantziskok presazko arrazoiren batengatik alde egin beharra izan zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 776. orr.

Izan ere, ihesaldi presazkoan heriotzaren arrastoak nonahi ikusiagatik, ez ziren hiltzeko beldur, ohituta baitzeuden hartara.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 181. orr.

Anbulantziaren presazko sirenots eta argi beldurtuek bat egin zuten polizi autoarenekin.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 56. orr.

Baina ostiral arratsaldea baita une honetan, badira beste zeregin presazkoago batzuk.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 114. orr.

Hurrengo goizez, hegazkin presazkoan, Nazio Batuen Erakundeak bidaliriko bi ikuskatzaileak iritsi ziren.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 12. orr.

-Presazkoa da -esan zuen P-k.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.

Nork deitzen dion, ea deia presazkoa den.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 132. orr.

Iradoki zion presazkoa zela zerbait egitea zorteak zigortutakoen alde.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 60. orr.

10 presa izan du ad

Presa zuen Andreasek, eta presa zuelako ibili behar zuen, hain zuzen, astiro.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 105. orr.

Xuhurrak presa izaten du aberasteko; ez daki premia gorria datorkiola gainera.  Elizen arteko biblia   EsZ 28,22

Hartu behar duzun denbora, ez izan presarik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 48. orr.

· Ez zuela inolako presarik ematen zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 166. orr.

-Ez izan halako presarik -erantzun Miseriak.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 88. orr.

-Orain sartzeko adinako presa izango ditek orduan irteteko -erantzun zion besteak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 26. orr.

Ez zuen, nonbait, gosaltzeko presarik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 95. orr.

-Zergatik duk orain horrenbesteko presa Irkutskera iristeko, tsarraren gutuna kendu badiate?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 375. orr.

Auskalo zer presa, zer zalantza, zer aurreikuspen edo zer beldur izango zituen nik ohean biluzik itxoiten nion bitartean soinekoa horren zakar botatzeko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 96. orr.

11 presaren presaz presa handia dela eta. ik presaka.

Andres egun horretantxe eztulaldi makur batek jo zuen, eta medikuarenera eraman behar izan zuten presaren presaz.     «Bizia lo», 2003 - 30. orr.

Ni desenkusatu egiten natzaio, presaren presaz, berehalakoan ezagutu ez dudalako. gero berak ere ihes egin bide zuen, harrapakinarekin, zeraman presaren presaz atea zabalik utzita.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 154. orr.

Erantzuteko presaren presaz, Harryk ia irauli zuen tinta-botilatxoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 204. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alde egiteko presa (3); hainbesteko presa (6); halako presa (6); holako presa (7); horrelako presa (3); horrenbesteko presa (3); inolako presa (3); iristeko presa (4); joateko presa (4)

presa balu bezala (3); presa barik (12); presa berezirik (3); presa besterik ez (3); presa dauka (3); presa duk (3); presa eman (3); presa ematen (4); presa gaixtorik (5); presa handia (15); presa handia zuen (3); presa handiko (3); presa handirik (9); presa handiz (5); presa izaten (3); presa kontua (3); presa nuen (3); presa sartu (4); presa zeukala (3); presa zuela (3); presa zuen (14)

zendako holako presa (3); zer presa (3)

korrikak eta presak (3)

presaren presaz (14)

batere presarik (8); ez da presarik (3); ez dago presarik (12); ez daukat presarik (5); ez du presarik (13); ez dut presarik (13); ez dute presarik (3); ez duzu presarik (3); ez izan presarik (4); ez nuen presarik (7); ez zegoen presarik (3); ez zeukan presarik (4); ez zuen presarik (10); ezertarako presarik (3); inolako presarik (12); inolako presarik gabe (5); inongo presarik (8); inongo presarik gabe (3); itzultzeko presarik (3)

presarik batere (3); presarik ere ez (4); presarik ez (41); presarik ez balu (3); presarik ez dagoela (3); presarik ez izateko (3); presarik gabe (119); presarik gabe bizi (3); presarik gabean (3); presarik gabeko (5); presarik gabekoa (3)

presaz haratago (3); presaz honatago (4); presaz honatago dauden (3); presaz nabil (3)

presazko agerraldia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus