Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

psikiatriko (orobat sikiatriko g.er. eta pzikiatriko g.er.) 1 izond psikiatriarena, psikiatriari dagokiona. ik psikiatria 3.

Zoriontsu edo erdi-zoriontsu bizi izan zen harik eta bere senitartekoek, herriko sendagilearen gomendioz, elektro-shockez baliatzen zen tratamendu psikiatrikoa pasarazi zioten arte. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 9. orr.

Bertako adituek laguntza psikologikoa eta psikiatrikoa eskainiko diete gaixo dauden medikuei. Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Sintoma psikiatriko hutsengatik egindako lobulu frontal baten lehen ebakuntza. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 76. orr.

Askotan, hain justu, arazo psikiatrikoa bera izaten da gizentasunaren kausa. Berria - Gaiak   2006-03-05

Liburuko beste kritika nagusia, hain zuzen ere, gaitz psikiatrikoei buruz gizarteak egiten duen interpretazioaren ingurukoa da. Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Diagnostiko psikiatrikoa dutenek herentzia jasotzeko eskubidea ere galtzen dute, eta seme-alaben zaintza ere bai. Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Histoire de la Folie-ren lotura-puntua zen diziplina psikiatriko baten sorrera XIX. mendearen hasieran. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 203. orr.

Prozesu hauek guztiak hain zuzen indarrean zeuden, baina berez ezin izan dute diskurtso psikiatrikoaren objekturik eratu. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 53. orr.

2 izond klinikez eta kidekoez mintzatuz, buru eritasunak dituztenak artatzen dituena.

Kartzelaren eraikinari itsatsita, hesi beraren babesean, zentro psikiatriko bat zegoen. Iban Zaldua   «Traizioak» - 109. orr.

Fama txarreko Santaklara ospitale psikiatrikoan giltzatu zuten. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 111. orr.

Estatuko erietxe psikiatriko batean ari zen alferrik galtzen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 196. orr.

Alpeetako klinika psikiatriko batean sartu zuten. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 141. orr.

Ospitale psikiatrikoko ganbarako aulkian egunak loturik pasatzen zituenean, bizitzaz jada zimiztaka baizik ez zen oroitzen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 127. orr.

Parametro ia berdin-berdinak dituzte elektroxokeko makinek -instalazio psikiatriko zenbaitetan erabiltzen direnen antzekoak- eta txerrientzako durduzagailuak: ampere bat, hirurehun volt. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 270. orr.

3 iz klinika psikiatrikoa.

Psikiatrikotik eroetxera. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 59. orr.

Iazko uztailean depresio latz bat ere izan zuen, eta hainbat aste psikiatriko batean igaro zituen. Berria - Kirola   2004-02-15

Gizon bat psikiatrikoan sartu dute eliza batean kalteak egiteagatik. Berria - Euskal Herria   2004-08-17

Euren ama psikiatrikoan izen faltsuarekin ingresatu duten neba-arrebekin gurutzatu da. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 176. orr.

Pasadizoaren xehetasunak oroitzeko, Granadako psikiatrikora jo behar izaten zuen, eta hura ez zuen gogoko. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 182. orr.

Alacanteko espetxeko psikiatrikoan. Berria - Kultura   2006-01-03

Beldurrezko nobela, psikiatrikoan girotua. Berria - Kultura   2004-04-17

Ohartu naiz badela beti hertsirik dagoen psikiatrikoko hegal bat. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus