Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

psikodeliko (orobat sikodeliko g.er.) 1 izond egoera psikikoez mintzatuz, droga haluzinogenoek sortua, sentimenaren alterazio euforikoa ezaugarri duena; egoera psikodelikoari dagokiona.

Albert Hofmann-ek LSDren ondorio psikodelikoak aurkitu zituen. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 73. orr.

2 egoera psikodeliko hori gogora ekartzen duena.

Giroa elektrikoa izango da, karga positibo eta negatiboz gainezka, argi psikodeliko eta itzelezko zaratarekin. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 430. orr.

Ezpainak mugitzen ikusiko duzu argi psikodelikoek argitua, baina musikaren burrunbarekin ez diozu noski ezer adituko. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 431. orr.

Dekorazio psikodelikoa, modako aldizkariren batetik kopiatua seguru asko. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 65. orr.

Diseinu eskandinaviarreko platerak, plater hegalarien itxurako hautsontziak, puf biribilak, apaingailu psikodelikoez hornituriko tapizak. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 82. orr.

Pop psikodelikoaren une gorenean, The Incredible String Band gazteria aurreratuenaren talde gustukoenetakoa bihurtu zen. Berria - Kultura   2004-05-18

70eko hamarkadan girotutako musika kalejira psikodeliko eta funkya. Berria - Kultura   2004-07-01

Wild estiloko letra psikodelikoak luzatzen hasi ziren hormatik aterata, eta gero, berez bezala, jirabira eroari ekin zioten, harik eta plasmazko bi burbuila argitsu osatu arte. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 100. orr.

Larrua jotzeari buruz hitz egiten zuen kantu nahiko hippya, ate baten ondoan biluzik zegoen emakume baten eta Zappa beraren arteko harreman psikodelikoaren istorioa. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 218. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus