Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

psikologo (orobat sikologo g.er. eta pzikologo g.er.) 1 iz psikologian aritzen den pertsona.

Geuk baino, psikiatra edo psikologo batek erantzun beharko lukeen galdera da hori, nire ustez... Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 13. orr.

Ikastetxeko psikologoaren aholkuak gogoan, gurasoek gero eta indar handiagoz bultzatzen ninduten beste lagun batzuengana. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 74. orr.

Psikologoaren lanak egiten ari zara? Berria - Kirola   2006-04-07

-Adela: joan al zara psikologo batengana, edo psikiatra batengana? Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 158. orr.

-Zergatik ez zoaz psikologo batenera laguntza eske. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 162. orr.

Adrianek eta Martinek esaten dute berriro psikologoarengana joan beharko duzula, ez zaizula oraindik sendatu misantropia. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 79. orr.

Pelikuletako psikologoen kontsultetan egoten diren dibanen antzekoa zen. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 97. orr.

Ikusmenezko eremua inguru-soslai batez bi eremutan bereizteko modu bat izendatzeko proposatu zuten pertzepzioaren psikologoek. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 68. orr.

Gero, psikologoaren ikuspegia dugu; horrek ikurraren mekanismoa gizabanakoan aztertzen du. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 43. orr.

Familia bidezko transmisioa goratzen dute gaur egungo pedagogo, psikologo eta bestelako apaiz laikoek, bestela gaztetxo sentiberentzako traumak sortzen direlakoan-edo. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 86. orr.

Psikologoa eta puta: biak dira bota-behar baten hartzaile ordainduak; biak dira interes eta pasio berberaren antzezleak. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 34. orr.

1977an Lorna Selfe psikologoak Nadia: A Case of Extraordinary Drawing Ability in Autistic Child eman zuen argitara. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 194. orr.

Uste dut "Norbere buruaren herra edo hisia", deitzen dutela, ingelesez, psikologo batzuek higuindura berezi hori. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 88. orr.

Sanpedro psikologoa da eta sexologian aditua. Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Psikologo anderea, zugan konfiantza osoa dudalako, ene begiez miresten nuen bezala kontatuko dizut. Itxaro Borda   «%100 basque» - 138. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Gero eta urduriago dago biografoa, lotarako pastillak hartzen hasi da, psikologo adiskide batek atsedena hartu behar lukeela aholkatu dio. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 52. orr.

F. W. H. Myers psikologo eszentrikoa zen salbuespen bakarra kontu hartan: izan ere, Human Personality mende-mugako liburu bikainean saiatu zen kalkulugile miragarriek beren emaitzak lortzeko zer prozedura erabiltzen zituzten aztertzen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 194. orr.

Oraingoan Barriek bere izaeraren erradiografia paregabea egin zuen, psikologo eta psikoanalista freudiarren gozamenerako. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 11. orr.

Handik bi egunetara, luze eta sakon mintzatu ziren gurasoak ospitaleko psikologo klinikoarekin, zeinak, gurasoei adi entzun ondotik, terapia-talde batean sartzeko aholkua eman zien. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 29. orr.

Herrien Psikologo mekanizisten maneran. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 174. orr.

William James amerikar psikologoak duela mende bat esan zuen bezala: "Gertaerak erregistratzeko norberaren metodoak hobetzea da oroimena hobetzea". Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 240. orr.

-Pentsatzen dut familiak konfiantzako psikologo bati informeren bat eskatuko ziola, espetxeko zuzendaritzari helarazteko... Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 116. orr.

Eta Jonnyk, Mira Rothenberg psikologo bide-urratzaileak deskribatutako mutiko autistak, aldi batez ez zuen marraztu bonbillak edo bonbillaz osatutako eraikin edo pertsonak besterik. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 197. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hori dela-eta, psikologo lanak egitea egokitu zaio Bakerori. Berria - Kirola   2006-03-26

Galiziako Xuntak, iragarri zuenez, Osasun Kontseilaritzako psikologo talde bat jarri zuen biktimen senideen eskura. Berria - Mundua   2004-06-04

Beren partetik badute psikiatra eta psikologo ekipa bat igorria osasun zerbitzuek, sustengatzeko. Herria   2003-11-13

Psikologo sarea osatzen ari da oraindik Osakidetzan. Berria - Euskal Herria   2004-11-11

· Testu hori oinarri hartuta Irune Ibarra psikologo-grafologoak testamentuaren grafologia egin du eta liburuan agertzen dira azterketa horren emaitzak. Berria - Kultura   2004-01-17

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Emakumea artatu zuten auzi-psikologoek, berriz, uste dute emakumeak salaketa jarritakoan esandakoak sinesgarriak direla. Berria - Euskal Herria   2006-03-16

5 (izenondo gisa)

Nire lagun psikologo batek zera dio, uste baino konbentzituago, sotana janztea zuela don Estebek bere hankaluze-konplexua gainditzeko sendagairik onena, eta horregatik egin zela apaiz. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

psikologo batengana (4); psikologo jauna (5)

psikologoak azaldu (3)

psikologoaren esanetan (3)

psikologoen laguntza (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus