Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

psikopata (orobat sikopata g.er.) 1 iz psikopatia bat duen pertsona.

Psikopatak ez du loturarik ezartzen aurreko ekintzaren eta ondorengoaren artean; horregatik, egin duena ahaztu zaionean gosea datorkio; eta diruaren jatorria ahaztu duenean gastatzeari ekiten dio.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 298. orr.

Telebistako hilketak, gerrak, triskantzak, suteak, bonbardaketak, hilotz herrestak, ume bortxatuak, psikopata baten lasaitasunaz ikusten ditugu gure etxean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 298. orr.

Arrazoi bat egon behar baitzuen hilketaren ostean, noski, maniako sexualak, psikopatak eta gisakoak ez baitabiltza sarraskiak elkarlanean antolatzen, bakarka beti.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.

Bertan, psikopata baten pentsaerak eta motibazioak agertzen ditu ahalik eta modu ulergarrienean.  Berria - Kultura   2004-06-18

Gaztea da psikologoa, menturaz bokazioa dauka presoaren patu dohakabea hobetzeko, haren sofrikarioa eztitzeko, psikopatak sendatzeko edo izugileak ontzeko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 44. orr.

Dena dela, psikopatek letxe txarrik ez dute, ezta?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 126. orr.

2 (izenondo gisa)

Hiltzaile psikopata edo maitale goxoa.  Berria - Kultura   2004-09-25

3 (izenondo gisa; irud/hed)

Bulta handiaren buruan, ardiak jausten ziren tarrapataka, bata bestearen ondotik, gure deiei ihardetsiz bezain zakur psikopatak izuarazirik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 21. orr.

Armando Bonillak berak delektazio psikopataz aitortu baitzituen hemen paperean idaztekoak ere ez direnak, bere izugarrian.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 172. orr.

Enpresa psikopata.  Berria - Kultura   2004-04-11

'The corporation' film dokumentalean kapitalismoaren oinarrian arakatu dute Mark Achbarrek, Jennifer Abottek eta Joel Bakanek, eta enpresaren izaera psikopata azaleratu  Berria - Kultura   2004-04-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus