Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

puska 1 iz gauzaki batetik bereizia izen den zatia.

Urkatzea aski ez, gainera, lau anaietatik txikia ez beste hiruak, lau haragitan partitu, eta hamar lekutan banatu dituzte puskak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 80. orr.

Egunkaritik ebakitako puska bat, izenburu hau zuena: [...].     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 63. orr.

Paper urdinezko puska mehe batzuen gainean paratua zegoen guztia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Meza haietako ostiak puska ttipitan emaiten ziren, eta kanpaleku guzira barreiatzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 101. orr.

Betaurrekoak puska tiki eginda, begietako lausoak ilunagotzen zuen toki zoldazu horretako ilunpea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

Negu batez, Frantziskok puska zarpailez adabaturiko tunika bakar bat zuen bere gorpuztxo santuaren estalgarri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 362. orr.

Varsovian xerretan mozten zuten gurina, puska handi batetik, zerraz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 126. orr.

Jornalaren puskarik handiena Urtxipiarendako beharrean ateratzen zian, berriemaile huts gisa hasieran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 387. orr.

Bi puska berdinetan zatiturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 83. orr.

-Hi, aho-bete horrek, ekarrak puska bat!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 184. orr.

Nik esan zieat, guretzat gordetzeko puska bat bada ere...  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 41. orr.

Zaindariaren hitz idor haiek Joanesen ametsak mila pusketan xehatu zituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 13. orr.

Argazkiaren pusketan, berriz, ez dago errealitate horren arrastorik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 151. orr.

Puskaz puska erortzen ari den etxe ziztrin bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 94. orr.

Nahiago ditut horrela, hautsiak eta puskaz puska osatuak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 156. orr.

Lixiba eta puskako xaboi usaina darien arropa eskegien azpitik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 32. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Beste eskuaz paper-puska batean idatzi zuen hogeita bost errublo hartu zituela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 161. orr.

Egunkari puska baten gainean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 182. orr.

Bekoz beko jarririk, arnasaldi sakonak egiten, begiak bi izotz-puska, isilik egon zen lipar batean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 218. orr.

Bere alboko ohe puska seinalatu zion Mentxuk.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 93. orr.

Ez niken ezta odolki puska bat ere hartuko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 85. orr.

Neskak plater bat paratu du nire aurrean, kleraren itxurako camembert puska batekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 202. orr.

Olagarro puska irineztatu eta frijitu goxo-goxoak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 258. orr.

Arkume otzan bat bezalakoa da-eta nire anderea; koipe-puska baino beragoa bera.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 132. orr.

Kafesnea, laranja-ura eta patata-tortilla puska.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Beharrik, metraila puskak sorbalda ukitu besterik ez ziola egin ikusi zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 261. orr.

Urrez eta zilarrez estaliriko egur-puska baizik ez dira.  Elizen arteko biblia   JrGt 1,50

Horietako bati zartako eder bat eman nion hodi-puska batekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 435. orr.

Lurra eguzki puska batetik sortu zen, irakurri zuen, baina nork osatu zuen eguzkia?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 178. orr.

Nire oroitzapen puskak bildu ditut.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 120. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia hitz elkartua dela)

Horretarako darama irakurri ezin duen egunkari orrialde puska hori.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 209. orr.

Eraman ezazu mingain bat, edo txerri buru puska bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.

4 oihal-etxola puska elgarri botoinaturik lau gizonen aterbe izan zitezkeen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 127. orr.

Arrain erre puska bat eskaini zioten.  Elizen arteko biblia   Lk 24,42

-Txerriki gazitu puska bat, bai, baliteke...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa izenondoekin)

Kilometroak, haragi puska ustel baten ordez, urrea garraiatzeko prezioan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

Eguna amaitzeko, txahalki-puska hotz bat eta litro erdi aza-zopa mikatz zerbitzatu zizkioten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.

Enplegatuek erakusleihoetan txukun paraturiko oihal puska tolestuen artetik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.

Oraino eguerdi ez izanagatik, eguzkia berun puska goritua zitzaidan buru gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 239. orr.

Ispilua, berriz -beira puska eskerga seinalatu zuen-, ez nuen lortu hemendik eramatea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 356. orr.

Aski da harri-puska txiki bat metal-kopuru handiak urre bihurtzeko.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 116. orr.

Hamidari iruditu zitzaion ezen mutilak ez zuela hezurrik ez artikulaziorik, edota kautxu puska elektrizatu bat zela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 278. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia neurriz gainekoa dela adierazteko) ik ale.

Ikusita nago ni portuan ale itzel askoak, kristoren zuhaitz puskak, zera.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

A zer neska puska!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 289. orr.

Hura gizon puska!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 154. orr.

A zer nolako morrosko puskak.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 60. orr.

Izan ere, hura zen, hura, emakume puska!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 172. orr.

Izugarrizko neska puska zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 210. orr.

Mutil puska gartsua egina zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 40. orr.

Karriketan gerla eske dabiltzan neska puskak ikusita, ez haiz Kristinaz eta mutikoaz etxean penatzen gelditzeko bezain ergela izanen, ezta?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

Kuban bizi duk mulata puska batekin!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 280. orr.

Emazte azkarra da, ez erraiteko atso puska bat badela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 43. orr.

Dama puska bat zen frau Öchler, luze bezain zabala, gizon itxurakoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 65. orr.

Zakur puska harenak ziren beraz, Lydieren pausotzat jo nituenak!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 195. orr.

Sekulako behor puska egina dago.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 76. orr.

Manausko bere etxe handian irudikatu zuen Grosrouvre, gazte oraindik, elastikoa jantzita, bere gorputz puska harekin, mahai batera makurtua, ahalegin betean...     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 215. orr.

Berehala, Mercedes puska bat gelditu zen bat-batean txori-dendaren ate aurrean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 78. orr.

Niri gustatzen zaidan gauza bakarra zure titi puskak dira.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 192. orr.

Pim optimista puska bat da, baina beti ditu bere arrazoiak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 112. orr.

-Nondik atera duk labana puska hori?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 14. orr.

· Hiri puska handia, kolore anitzeko harriz bikain apaindua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.

Bi ardo-orban puska galantak zikintzen zioten alkandora zuri dotorea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 139. orr.

6 zatia; kopurua.

Bozkariozko eguna, hura, erresumaren puska bat bere jabearen eskuetara itzulirik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 54. orr.

Bidaiaren puska luzeena egina nuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 232. orr.

Bere ohe partea eta nirearen puska bat hartzen zituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 43. orr.

Nire galderaren puska larriena ihardespenik gabe zegoen beti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 247. orr.

Txitxikovek hamabi puska jan zituen halako jaki batetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 432. orr.

Ustekabean aditu zien gizon eta emakume haiei elkarrizketa puska bat bezpera gauean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 115. orr.

Coligny haren beharrean zegoen Languedoc-en, Erlijioaren armadaren puska larrienarekin. Askotan haragi-xerrarekin lotzen baditugu ere proteinak, ogian eta patatetan dago guk egunero hartzen ditugun proteinen puska handi bat.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 271. orr.

Suerte pixka batekin, beharbada, dezenteko puska kenduko zenioke kartzelaldiari.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 28. orr.

Gero eta konbentzituago nago asmakizuna baino puska bat urrutiago doala beti errealitatea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 80. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bide puska bat egin beharra zegoen gauaz, ilunpean, oinez, berandu baitzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 75. orr.

Eguzkiak bide puska ederra egina baitzuen zeruan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 181. orr.

Frantzian, bertako norbaitekin erdibana jarritako negozioak eman ei zion diru puska bat.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 245. orr.

Denbora puska bat iraganik, Etxeberrik orri batzuk ekarri zizkigun, asteazken batean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 105. orr.

Denbora puska batean Potzoloren aho betea bilakatu zen nire ikusmira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 385. orr.

Isilik egon zen denbora puska batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 231. orr.

Denbora puska batez Becheveko neskek penaz begiratu zioten Ansheli, kaletik igarotzen zenean denak leihotik erreparaka.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 200. orr.

Handik denbora puska batera, haren jarraitzailea Nishapurera etorri, eta poetaren heriotzaren berri eman ziotelarik, hura lurperatu zuten lekuaz galdezka aritu zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 266. orr.

Denbora-puskak dira gure bizitzak, etenik ez duen denboran.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 77. orr.

Baten batek platerean janari-puska bakarra zuela ohartu bezain laster, beste bat gehitzen zion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 432. orr.

Paris, lur beltzaren gainera eroritako zeru izartu puska bat iduri, latz agertzen zitzaion, gogor, haserre antzean, bertara itzultzen ari zelako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.

· Hondar beltz puska bat bi malekoi artifizialen artean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 149. orr.

8 pl norbaiten edo zerbaiterako gauzak; bidaiariak eramaten dituen arropen eta tresnen bilduma; garraiatzen den bilgoa. ik hatu.

-Ene puskak miazkatu dituzu? ezin onetsia zait.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 15. orr.

Maletaren ondotik, gainerako puskak igo zizkioten: kaobazko kutxa bat Kareliako urki-zurezko apaingarriz edertua, zapata-orkoiak eta paper urdinean bilduriko oilo erre bat hurrenez hurren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Hemen galtzak, urrunago atorra... eta hola emaiten dizkigute gure puskak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 41. orr.

Bildu zure puska guztiak eta zoaz Jainkoarekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 539. orr.

Emeki-emeki meza emateko puskak bildu zituen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 100. orr.

Saltegi gehienetan [...] erosi pusken ezartzeko izaiten dira plastikazko zakuttoak.  Herria   2005-10-20

Presondegiko puskak eman zizkidaten, paketaia: estalkia, mihisea, platera, baxera batzuk, hortzak eta muturra garbitzeko puska batzuk, bizarra mozteko plastikozko tresnak, botatzen diren horietarik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 25. orr.

Bere puskak gela urdinera igoarazi ditut dagoeneko, andereño; Mr Worthing jaunaren ondoko gelara.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 72. orr.

Pentsiotik ateratako puskak ohe inguruan nituen, nolanahi barreiatuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Autobuseko gidariak emazte adinduaren puskak lurrean pausatu zituen eta bidaia hor bururatzen zitzaiola konturatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 52. orr.

Edonora iritsirik, aski baitzuen longaina eta puska guztiak gela batera eramatea eta bere ohea zabaltzea usain berezi hura lekuaz jabe zedin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 38. orr.

Karroetan puska ezartze eta karroetarik puska kentze, mugan egiten da.  Herria   2001-05-17

"Novatrans" izenekoa; hauek puskak aldatzen dituzte kamiunetarik treinera edo kamiunak osorik treinetan ematen, bide luzea egin behar dutelarik.  Herria   2001-06-28

San Bernateko zelaian metan utziak diren puskek min biziaren arriskua hedatzen dutela auzo gunean.  Herria   2004-09-23

8800 tona puska egunean iragan dira treinetan, aitzineko udan baino % 10 gutiago.  Herria   2003-03-20

9 denbora-puska.

Musika jadanik itzalia zen eta puska bat iragana zen azken bezeroak hondoa jo eta ihes egin zuenetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Horrenbestez, gaixotasunak puska bat iraun zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 150. orr.

Ez zidan jaramonik egin puska baten.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 13. orr.

Puska baten ondoren, adore hartu eta esan zuen marmarka: [...].  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 21. orr.

Buru barneko mamurik beltzenak oldarka, negar-megar isil batean egin nuen puska luzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

Puska luxea egin nuen ordenagailuko tekla bakarra zanpatzeko gauza ez nintzela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.

Puska on bat itxaron behar izan zuen esna zedin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 157. orr.

Handik puska batera galdetu zuen ingelesak arriskurik ba ote zegoen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 111. orr.

Ez bainago etzanda puska baterako bakarrik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 105. orr.

10 aldea.

Libertino modernoon "integrismoa", puska haundiz estuagoa dela, alegia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 350. orr.

-Horretan behintzat Lizardik puska handia atera dizu.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 77. orr.

11 mila puska egin

Ezpata mila puska eginda doa airean, eta traidorea, bihotza hautsita, lurrera erortzen da hilik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 452. orr.

Gauetik goizera ia, beren mundua mila puska egin zen, beirazko ispilu bat bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.

Mila puska egin ziren haien nortasuna, haien sinesmenak oro, inork ez baitzien erakutsi ez zirenak ez izaten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.

Eromenaren harria jotzen zuen haien gogoetak eta mila puska egiten egiten zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 324. orr.

· Vasili Fedor bihotza bi puska eginda joan zen jauregitik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 436. orr.

Amak lau puska egin du neska koskorraren ipuina.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 81. orr.

12 ogi puska ik ogi 18 eta ogi 19.
13 on puska ik on1 23.
14 puska bat (orobat puskat) apur bat, pixka bat.

Pixka bat nahiz puska bat, Jainkoak nahi izan dezala, zu ez ezik, gaur niri entzuten didaten guztiak ere, ni naizena izatea...  Elizen arteko biblia   Eg 26,29

Bietako bat, beraz, edo bietarik puskat bederen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 34. orr.

15 puska batean denbora-puska batean.

Puska batean ez zuen ezer esan Koronelak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 30. orr.

Ez du puska batean erantzun, zirriborroak egin ditu paperetan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 49. orr.

Ez ninduen ikusi, eta puska batean begira geratu nintzaion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 71. orr.

Kaserna bai, ikus genezakeen, puska batean bederen; San Telmo kaleko 13aren pareko etxartetik ezkerretara begiratuz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 49. orr.

Manilovek ahoa zabaldu eta pipa lurrera erortzen utzi zuen; eta aho zabalik geratu zen puska batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 58. orr.

· Puska luze batean Txitxikovek ezin izan zion igarri gizonezkoa ala emakumezkoa zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 170. orr.

16 puska batez denbora-puska batez, denbora-puska batean.

Puska batez igan dut erreka handiena, Eserlekuan atzera eginda, arnasestuka eta geldi-geldi geratu nintzen denbora puska batez, begiak Berenizerengan finkaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 119. orr.

Ez zuten hitz egin puska batez.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 77. orr.

17 puska-biltzaile (corpusean puskabiltzaile soilik) izond/iz puskak biltzen dituena.

Erruz erabili izan baita zakuto hitza, gure herriska puskabiltzaile eta eskazale poliglota hauetan, eta ez da batere harritzeko, atzenerako gure hitza hartaraino bihurritu izana.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 168. orr.

18 puska-puskaka ik puskaka 2.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arrain puska (6); azal puska (7); beira puska (5); berun puska (4); beste puska bat (5); bide puska (8); bizi puska (4); burdin puska (10); burdina puska (9); buztin puska (4); den puska (4); denbora puska (83); denbora puska bat (27); denbora puska batean (24); denbora puska batez (8); diru puska (6); diru puska bat (5)

egunkari puska (4); egur puska (25); egur puska baten (4); eguzki puska (4); emakume puska (13); gasna puska (13); gazitu puska (5); gazitu puska bat (4); gazta puska (16); gazta puska bat (5); gizon puska (26); gorputz puska (6); haitz puska (4); handik puska batera (55); haragi puska (28); haragi puska bat (7); harri puska (12); hezur puska (5); horma puska (4)

ikatz puska (4); izotz puska (39); izotz puska bat (10); jokalari puska (4); kartoi puska (9); kortxo puska (4); kortxo puska bat (4); kristal puska (4); larru puska (4); lur puska (28); lur puska bat (7); materia puska (5); metal puska (6); mila puska (17); mila puska egin (6); mila puska egiten (4); mutil puska (9); neska puska (12); nire puska (4); nire puska guztiak (4)

ogi puska (80); ogi puska bat (41); oihal puska (20); oihal puska bat (5); okela puska (12); on puska (14); paper puska (42); paper puska bat (15); paper puska batean (4)

puska bana (8); puska bat ahoan (4); puska bat egin (6); puska bat eman (15); puska bat eskatzen (5); puska bat hartu (14); puska bat ikusi (4); puska bat jan (4); puska bat kendu (6); puska batean (234); puska batean behintzat (4); puska batean egon (12); puska baten buruan (8); puska baten gainean (9); puska baten ondoren (14); puska baterako (15); puska batez (31); puska eder (13); puska eder bat (10); puska ederra (13); puska handi (31); puska handi bat (20); puska handia (5); puska handiak (7); puska luze (14); puska luze batean (9); puska on (8); puska on bat (6); puska txiki (14); puska txiki bat (8); puska txikitan (5); puska urdin (5); puska zahar (4); puskaz puska (8)

soka puska (4); teila puska (4); txokolate puska (4); zeru puska (17); zeru puska bat (7); zur puska (12)

egur puskak (7); ene puskak (5); gure puskak (5); haragi puskak (6); izotz puskak (32); kristal puskak (4); neska puskak (4); ogi puskak (7); paper puskak (4); puskak bildu (8)

puskarik handiena (5)

hamaika puskatan (5); mila puskatan (23); puskatan txikitu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus