Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

puxka 1 iz adkor puska.

Zerria hil bezain laster, puxka guziak etxez etxe banatzen zituzten, bati eta bertzeari. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 42. orr.

Larruzko gona estua, belaunak eta izterren puxka zabala agerian uzten zizkiona. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 135. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eztarrian hezur-puxka bat trabaturik zuen mutil koxkor bat ere osatu omen zuen Blas gizon on honek. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 55. orr.

ik beherago 8. 29955

Aleman erizainak zerbait izkiriatu zuen kartoin puxka batean eta eni eman. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 53. orr.

Hainbeste larru zati eta pergamino puxka xahar omen zituelako inguruan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 340. orr.

Pixka bat garbitua ez zena, arratseko ogi puxka hura gabe gelditzen zen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 153. orr.

Igarkizunetako bi egur-puxkak, bata izeiarena eta bestea makal beltzarena ziren. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 369. orr.

Grua txikian Altuna, pulpoarekin txatarra puxkak meta batetik hartu, kontainerrean sartzen ari zen. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 42. orr.

Zertarako dituk burdin puxka hauek? Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 30. orr.

Itxura gabeko haragi-puxka ximel hura puztu egin zen artoa krispetetan bezala. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 167. orr.

3 puska, zatia.

Isabel, 50 urtekoa, bere lagunek arrotzarekin daukaten elkarrizketa horretan bere puxka jartzen duena. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 12. orr.

Badakigu ilargi betealdi bakoitzak 29 egun eta puxka bat dituena. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 35. orr.

Hasieran esan dut nire bertso gozamenari dezenteko puxka kendu ziola afizioa ofizio bihurtzeak, eta egia da hori. Berria - Kultura   2004-01-18

Hots izugarri bat izan zen eta etxea mila puxkatan zartatu zen. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 113. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Bada denbora puxka bat; urtebete edo -erantzun zuen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 64. orr.

Bada denbora puxka bat ez dela etortzen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 83. orr.

Leone artean denbora puxka batean gelditzen zen zutik apalategiaren ondoan. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 163. orr.

Ordu puxka batzuk nahikoa izango dira. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 25. orr.

Gurean beti ere, dela itsasoko iparrari esker, edo dela barrualdeko beroak inguratutako ekaitz-jasen bat medio, euri puxken bat fortunatzen zaigu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 292. orr.

5 denbora puxka.

Ni badaezpada ere, esan zuen Anek, puxka batean ez nauk aterako hemendik... bi ofizial gazteak arrotz-etxean gelditu ziren puxka batean eserita. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 28. orr.

Puxka batean ibili ondoren, Sestaora abiatu nintzen trenez. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 226. orr.

Handik puxka batera berriro egin zuen gauza bera. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 213. orr.

6 pl puskak.

Jin arau eta puxkak lastairaren gainean finkatu-eta, bakoitza libre zen joan-jinka ibiltzea kanpaleku animale hartan. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 34. orr.

Ikasleek etxetan atxeman puxkak ikusten ahalko dituzue: arma, kuadro... Herria   2003-03-10

7 puxka bat (orobat puxkat) puska bat, pixka bat. ik pixka 2.

-Euskalduna puxka bat "matxoa" da. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 30. orr.

Behar dut ainitz denbora puxka bat ernatzeko. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 29. orr.

Hastapenean puxka bat beldurturik, gero hurbildu zitzaion. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 153. orr.

-Puxka bat prisatua niz. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 12. orr.

Larrutan jarraitu genuen beste puxka bat, baina berehala nabaitu nuen indarrak ahultzen ari zitzaizkidala. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 70. orr.

8 (izen baten eskuinean)

Ur puxka bat mantso-mantso eman zezan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 322. orr.

Zerbitzariak kafea, baxokada bat laranja-ur, tostada bat eta gurin puxka bat ekarri zizkigun. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 224. orr.

-Parrokia ez da aberatsa, baina lortuko dizuet diru puxka bat, honek merezi du-eta. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 172. orr.

Hor gauza batzuen egiten ikasi eta, sos puxka bat egiten ahal dute horiek salduz. Herria   2004-03-04

Halaxe gerta daiteke eta gertatzen da euskarak indar puxkat duen toki bakanetan. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 236. orr.

Taketa baten kontra deskantso puxka bat egin... Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 94. orr.

Esperientzia puxka bat badut, eta izpiritu libertate aski, komando on batean naizenaz geroz. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 70. orr.

Jendetasun puxka bat ukanez. Herria   2005-08-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste puxka bat (3); denbora puxka (14); denbora puxka bat (6); denbora puxka batean (3); haragi puxka (4); ixter puxka (6); ogi puxka (5); ogi puxka bat (3); paper puxka (3); puxka bat (108); puxka bat edo (4); puxka bat ere (4); puxka bat jan (3); puxka batean (12); puxka baten (10); puxka batera (4); puxka batez (3)

arropa puxkak (3); edurne ixter puxkak (4)

edurne ixter puxkaren (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus