Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sabelalde 1 iz sabelaren aldea, sabela.

Haren bular txiki politak, titiburu tenteekikoak, haren sabelalde zapal eta leuna. ubelduak aurkitu zituzten Jokin Zeberioren bularrean, sabelaldean, besoetan eta hanketan. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 86. orr.

Frankotiratzaile batek bi tiro egin zizkion, bat bularrean eta bestea sabelaldean. Berria - Mundua   2004-05-04

Ilea urdintzen eta sabelaldea loditzen hasiak dituen arren, sasoiko dagoela ikusten da. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 153. orr.

Kartzelan daramatzadan urteetan triparik ez irteteko hutsezinezko sistema aurkitu dut -pixka bat altxatu, eta sabelaldea erakutsi zidan: lau-laua zeukan. Iban Zaldua   «Traizioak» - 24. orr.

Skinnerren sabelaldearen erradiografian, 17 zentimetro luzeko artaziak ageri dira. Berria - Gaiak   2004-04-21

Kanibeta zorrotz batekin urratu dio sabelaldea, eta esku biak odoletan blai dituela, han ari zaio, meatzaria lurpean bezala, bularpeko sekretu guziak aztertzen. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 51. orr.

Buruari emaztearen sabelaldera erortzen utzi zion, begiak emakumearen soineko luze urdin banoan pausatu zituen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 44. orr.

Isatsa inarrosi du, burua astindu, sabelaldea eskaini. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 35. orr.

Harkaitzetako zuloak atzapar iletsuko itsas armiarmaz, malba-koloreko itsas izar likaz eta sabelalde gorriko karramarroz betetzen ziren. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 36. orr.

2 (sentimenen egoitza gisa) ik sabel 5.

Sabelaldean halako goragale moduko bat sentitzen hasi nintzen. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 25. orr.

Traizioaren zimikoa sentitu nuen sabelaldean. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 81. orr.

Burua zurrunbiloan hasi zitzaitzan eta sabelaldean bihurritu bat sentitu nuen. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 108. orr.

Dardaragailua titiburuetan pasiatu ondoren, sabelaldean behera eraman nuen izterrarteraino. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 101. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus