Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sabelandi (orobat sabel handi) izond sabela handia duena. ik sabel 13.

Mutilak emakumea ezabatu eta gizon sabel-handi bat marraztu zuen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 200. orr.

Badago idolo sabelandi bat, idi muturra du eta lepokoa, eta beso lodi motz pare bi. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 144. orr.

Prudencio jauna gizon harro, lodi bat zen, sabel handia. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 106. orr.

Ez baitzuen, ordea, halakorik egundo ikusi, aho-begiak zabalik dauzkan gamelu sabelandi bat irudikatu zuen. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 89. orr.

Gaindegi haietako batzuetan kui ildaskatu sabelandiak eta beste batzuk biribilak eta leunak ikusten ziren pilatan. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 154. orr.

Dozenerdi Junker 52, sabelandi, bonbadun, gure bila. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 168. orr.

"Isla de Luzon" deletreatu zuen doker zaharrak espainiera txukunean zure aldamenean, largabista bafore sabelandi bati noratua. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 49. orr.

Bistara azaltzen zen lurralde eremu hartan etxe dotoreak eta eliz dorreko kupula sabel-handiak nabarmentzen ziren aurrena. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 304. orr.

Gelako bazter batean intxaurrondo-zurezko idazmahai sabel-handi bat zegoen, itxura bitxiko lau hankaren gainean bermatua. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 145. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus