Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sagutxo (orobat sagutxu g.er.) 1 iz sagu txikia.

Uzta-sagu bat zen, inoiz ikusi dudan sagutxorik politena. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 38. orr.

Orain ez da oso handia baina orduan sagutxo bat ematen zuen... Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 132. orr.

Metroko sagutxoak. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 132. orr.

Arratoiak akabatzeko hautsak bota behar ditut sagutxoen txokoan. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 32. orr.

Inor ez zela ausartuko galdetzera zergatik hostoa arbolatik jausi zen edota sagutxo ibiltariak nolatan asaldatu zuen ohean etzanda zegoen gizona. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 71. orr.

Galder konturatu zen hiritarrak ez zirela sagutxoekin ikaratzen. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 131. orr.

Ni Norma Lúciaren boa nintzen eta hura sagutxoa, haren inguruan kiribildu, eta irentsi egingo nuen presarik gabe. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 69. orr.

2 irud/hed

Sagutxo beltz lodi bat zeukan, ordea, hankartean, eta aurkeztu nahi izan zidan gona altxatuz. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 148. orr.

Sagutxo beltzean eman behar izan nion musua, bihotza taupa bizian nik. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 148. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus