Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

saihesbide (orobat sahiets bide g.er.) 1 iz hirigune bat erditik ez zeharkatzeko, aldirietan zehar egiten den errepidea edo autobidea. ik ingurabide 2.

N-1 errepidearen saihesbidea egiteko asmoa du Lezo eta Gaintxurizketa bitartean Gipuzkoako Diputazioak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Luizi handia gertatu zen N-1 errepidearen eta A-8aren lotunean, Donostiako saihesbideko sarreran.  Berria - Harian   2005-12-21

Garesko saihesbidea zabaldu dute, Iruñea-Logroño autobiaren barne.  Berria - Euskal Herria   2004-10-05

Euskal Y-arekin eta Bilboko Hegoaldeko Saihesbidearekin bat egingo luke proiektuak.  Berria - Ekonomia   2004-08-07

Bihar goizean irekiko dituzte Txorrierriko saihesbidea eta Bilbo erdialdea lotzen dituzten igarobideak.  Berria - Ekonomia   2004-04-23

Ilunbe Anoetarekin lotzen duen pasabidea hartu zuen, saihesbide gainetik pasatzen dena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 44. orr.

11:00etan manifestazioa egingo dute Andoain eta Urnieta (Gipuzkoa) lotuko dituen G-131 saihesbidearen aurka.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Cintruenigoko saihesbidea: N-113 errepidean dago gune beltz hori ere.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Aurki botako dutela etxea saihesbide berria egiteko, horixe esan ziguten etxe hartakoek.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 109. orr.

"Barreau Nord" deitua den Ipar saihets bidearen proiektua fase berri batean sartua da orain.  Herria   2002-07-18

Irun eta Hondarribia lotzeko saihesbidea egiteko proiektua.  Berria - Harian   2006-02-28

2 (hitz elkartuetan)

Pasaiako portuari buruz eta Bilboko porturako tren saihesbideari buruz ere hitz egin zuten Madril eta Lakuako ordezkariek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

3 herrigunea edo errepide bat saihesten duen bidea.

Hiribide amaierako biribilgunetik errepide nagusira irten, aurreneko saihesbidean eskuinera jo, eta bihurgune itxi bati buelta osoa emanez, zuzenean bideratu ziren Hendaiarantz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 176. orr.

Saint-Sulpiceko bide-seinalea, Norarekin nindoanean egiten nuen bezala autopistatik atera eta saihesbide hau hartzen dut, ez dago oso garbi lasterbidea ote den, askoz kilometro gutxiago izan arren bidea oso bihurgunetsua delako.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 63. orr.

Herrira iritsi aurretik, saihesbide are bihurriago batetik sartu baitzen, ezkerretara.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 239. orr.

Müller jaunari dagokionez, izu batean egin zuen bidea, gidariak saihesbideren bat hartzen zuenean tranparen batera ginderamatzala uste baitzuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 333. orr.

Orduan hasi nintzen auzoko saihesbideetan bakarrik edo ardien atzetik, irratia esku batean eta mizpirazko akuilua bestean, terrentaz, ibiltzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 191. orr.

Arratsaldean Büren herrira zeraman saihesbide bat hartu genuen, Paderborn bazterrean utzita.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 265. orr.

Harrisonen mitinera baino lehen bi aldiz aldatu nintzen taxiz, metro eta autobus batzuk hartu nituen, itzulinguruka ibili nintzen hainbat saihesbidetatik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 77. orr.

Poliziak hautemandakoan saihesbideren bat hartzen zuen berehala, telebistan egiten duten gisara.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 211. orr.

4 irud/hed

Hitz "lohiak" esateko nolabaiteko debekuaren aurrean asmatutako saihesbidea, nonbait.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 112. orr.

Bide hartako zenbait saihesbidetan sekretu lazgarriak zeuden zain, arima zimelduko lidaketen sekretu kosmikoak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 298. orr.

Eta jakin nuen nire bizitza osoak une magiko hartaraino bideratu ninduela, beti bide zuzena aukeratzera behartuz, saihesbide okerrak bazterrera utzita, aurrera, beti aurrera Esbastikaren Kriptaraino...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 286. orr.

Patuaren apetak zer diren: Giovanni Boccaccio izenari erreparatuta, jakin-minak ustekabeko saihesbidetik jo eta Decameron obrarekin tupust egin.  Berria - Kultura   2006-03-21

Baina 'hiru' jartzerik ez zegoenez, beste saihesbideren bat topatu behar nian.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 87. orr.

Ez nuke martxan jarria dena gelditzerik lortuko, ez nioke patuari saihesbiderik aurkituko.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 18. orr.

Bada, hala ere, belarri gor bati edo begi itsu bati saihesbidea bilatzeko aukera txiki bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 251. orr.

Horrexegatik joan nintzen; saihesbide literario bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 5. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus