Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sake3 iz japoniar edari alkoholduna, arroza hartzituz egiten dena.

Gaur gauean sakea edaten aritu al zara? Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 92. orr.

Oraindik eiki aho sabaietan josirik generaman sakearen gustu jarraikia, Padraigen. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 64. orr.

Pekingo mendi amoltsuen maldetan ekoiztu ardoaren ondotik, maitasun sakonez hurrupatu genuen sake basotxoetan. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 188. orr.

Aurreko patioan jasotzen genituen bisitariak, eta te hotza, ur beroa eta sake urtsua eskaintzen genien. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 147. orr.

Sushia janez, eta sake bikain batetik bapo edanez. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 258. orr.

Ohitura faltagatik, Sapporo garagardoagatik, edan genituen sake beroengatik edo, agian, egoeraren beraren aldrebesagatik, neu ere txoriburutzen hasi nintzen afariaren azken alderako. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus