Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sakonera 1 iz sakontasunaren neurria; hirugarren dimentsioaren neurria.

Lau metroko sakonera zuen, eta kanpoko hormek metro bateko lodiera. Elizen arteko biblia   Ez 40,9

Mendian hamalau zulo egingo dituzte, eta ehun metroko sakonera izango dute. Berria - Kultura   2004-01-17

Ez zuen metro erdiko sakonera baino askoz gehiago. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 134. orr.

Geltokiaren sotoan, 14 metroko sakoneran, hiru nasa egokituko dira. Berria - Harian   2006-02-21

Zundatu eta, urak 75 metroko sakonera duela eta hondoa harrizkoa dela jakinen duzue. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 283. orr.

Zulaketa horietako batean, 3.100 metroko sakonerara iritsi dira. Berria - Gaiak   2004-06-11

3.100 metroko sakoneratik ateratako izotz bloke bat baliatuta. Berria - Gaiak   2004-06-11

Zenbateko sakonera duen inork ez daki. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 385. orr.

Irakatsia baitut lehenkien kopurua amaigabea eta espazioaren sakonera infinitua dela. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 421. orr.

Iluntasuna handiegia zen malkortegiaren sakonera kalkulatu ahal izateko. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 238. orr.

Bazirudien erretiluak sekulako tamaina eta sakonera zeuzkala. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 96. orr.

Zulaketa horietako batean, 3.100 metroko sakonerara iritsi diraHarresiaren aurrean zabaltzen zen lubeta guztiari askoz ere sakonera handiagoa eman zioten. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 5270. orr.

Dentikuluak bere altueraren erdia izan behar du, aurreko aldetik, zabalean; tartearen sakonera, berriz, izan dadila dentikuluaren aurreko aldearen hirutik bi adinakoa. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1730. orr.

Urpekari talde batek antzeman du, baina sakonera handian dagoela-eta ez dute oraindik lur azalera ateratzea lortu. Berria - Mundua   2004-01-07

Sakonera txikiko putzu batera erori zen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 258. orr.

Sakonera txikiko urlaster baten gainetik zihoan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 97. orr.

2 irud/hed

Sakonera izugarrikoa, gerra horien ondorengo amildegi espirituala. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 54. orr.

Pentsatzen saiatu zen sexuaren ze hedadura eta sakonera ezagutu zuen bere hirurogeita zazpi urteetan. Sexuaren hedadura neurtezinaren, sakonera hondogabearen zein zati ezagutu ote zuen Egutxik bere hirurogeita zazpi urtetan? Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 86. orr.

Sakonera historiko handiko komunitatea dugu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 36. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Erlojuaren lekuan, aparatu berezi bat neramala, zunda moduko bat, itsasoaren edo ibai baten sakonera neurtu beharrean, puntu geografiko bakoitzaren denbora-sakonera kalkulatzen zuena. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 40. orr.

Objektiboaren irekierak ezartzen du foku-sakonera, oso garrantzizkoa argazkigintzan. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

metroko sakonera (6)

metroko sakonerako (3); sakonerako zuloa (3)

metroko sakoneran (19)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus