Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sakonune (orobat sakongune g.er.) 1 iz gune sakona. (naturan)

Behean, mila eta bostehun bat oineko sakonunearen hondoan, barnealdeko lautada ilunpe itxuragabean hedatzen zen bistatik galdu arte. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 246. orr.

Hezurrak aterata agerian geratzen zen horma hartan, beste sakonune bat ikusi genuen, lau bat oin luze, hiru bat oin zabal eta sei edo zazpi oin garai. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 123. orr.

Errazena, azkenean, House tximinia ospetsua izan da, hogei metroko izotzezko sakongunea. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 153. orr.

Hizketan aritu zen sakonunean behera, mendixka marmartietan gora, eta zelai malkartsuan barna. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 173. orr.

Hiru orduko ibili baten buruan, sakonune batean azaldu zen herria. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 195. orr.

Plataformatik jaitsi ostean [...]Gusev kraterreko sakonune baterantz abiatuko da robota. Berria - Gaiak   2004-01-15

Konturatu zen sakonune handi baten ertzean zeudela; sakonune hura soilduta zegoen, zuhaitzik gabe. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 231. orr.

sakonune batean zihoan erreka ziztor baten ertzetik ibili ziren. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 86. orr.

Urak hartuta zegoen sakonune mehar hura Ubinsk eta Kamakova artean, [...] euria atertu gabe aritu baitzuen aurreko asteetan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 223. orr.

Aldapan gora joan ziren, sakonunetik irteteko, eta laster ziren oihanean aurrera. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 234. orr.

Bi haitz ilunen arteko sakonunea gurutzatu zuten. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 246. orr.

2 (bestelakoak)

Sakonune hark ez zirudien berariaz egina, ez baitzen katakonbetako sabaiaren bi euskarri erraldoiren arteko barrunbea besterik. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 123. orr.

Burukoan sakonune bat zegoen berak igandeaz geroztik burua jarrita izan zuen lekuan. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 14. orr.

Haren gorputz gurixka patxadan jesarririk zegoen larruzko besaulki handi baten sakonunean. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 151. orr.

Barrenera eginiko sakonune batean dago kokaturik barra. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 114. orr.

Eskuaira bat jartzen bada ildaxkaren sakonunean eta jiraka mugitzen bada erpinaren inguruan, [...]. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1730. orr.

Aurpegia ere potoloa, berea zuen hazpegi bakoitza zalantza izpirik gabe, espresio eta keinu nabarmenez, kokotsa biribil, sakonunea erdian. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 182. orr.

Begi haien sakonguneetako isla putzuko urarena bezalakoa zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 483. orr.

3 irud/hed

Historia helenikoaren kultur gailurra antoninotarren aroan oso garbi bereizten zen hamasei mendeko denbora-tartearen -Gibbonentzat kultur sakonunea zen tartearen- bestaldean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 94. orr.

Bekatuaren itzala ikaragarri honen hirugarren sakonuneak, oinarrizkoenak, nabarmentzen duena, gizakion alderik ilunenetakoa da: hots, mingarri zaiguna errepikatzeko joera bortitza, gozamenik ez etekinik batere gabeko ekintza errepikatzeko irrika eroa. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 85. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus