Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sakramentu (116 agerraldi, 31 liburu eta 9 artikulutan; orobat sakramendu 210 agerraldi, 7 liburu eta 179 artikulutan –denak Herria astekarikoak-; Hiztegi Batuan sakramentu agertzen da) 1 iz Jesu Kristok bere Elizari utzi zion seinale agiria, hartzen duenari grazia eta bertuteak eman edo gehitzen dizkiona.

Berak emanak ditugu Sakramentu santuak: lehenik bataioa, sendotza eta penitentzia, gero bere Gorputza eta azkenik Oliadura. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 63. orr.

Jainkoak hala nahita, beste gaixotasun batek jo zuen gorputz-arimaz sendatutako legendun hori, eta Elizako sakramentuez indarturik, santuki hil zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 990. orr.

Nola Jesu Kristoren gorputz guztiz saindua Eukaristiako sakramentu hazkurri eta miragarrian aurkitzen baita oso osorik ogiaren eta ardoaren itxura osoan ala itxura bakoitzaren baitan ala haren zati bakoitzean. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 62. orr.

-Sinesten al duzu Jesukristo gure jauna aldareko sakramentu guztiz santuan egiazki dagoela? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 186. orr.

Zer den penitentziako sakramentua eta zer haren parteak. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 54. orr.

Arinkeria dela emakumearekin solasean jardutea, aitortzako sakramentuan edo, ohitura denez, aholku oso laburren bat emateko izan ezik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 352. orr.

Ezkontza sakramentua den ala ez den eztabaida [...] tokiz kanpo dago hemen. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 130. orr.

Erritu arraroak asmatu zituzten eta sakramentu deitu. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 104. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik sakramental.

Sakramentu-bizitza. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 100. orr.

Tsarrak bere eskuz emandako sinadura ezagutu zuen, sakramentu formularen ondotik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 427. orr.

Ordezkaritza honek egiten du, beren sakramentu-eginkizuna bete dezaten. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 115. orr.

Adorazio eta Sakramentu Gurtza guztiek, eta Biltzar Eukaristikoek zaindaritzat aukeratu dute. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 203. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garai hartan, klerikoak zabar eta arduragabe ziren maiz Jainkoaren Hitza iragartzerakoan nahiz Eukaristi sakramentua ospatzerakoan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 106. orr.

Apaizek oneski hitz egin bezate haiekin, penitentzi sakramentua nahiz bestelako aholku espiritualak ematerakoan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 142. orr.

Kristau-sakramentu horrek bere izena erromatar errito pagano batetik hartu zuen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 131. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus