Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sakrilegio (orobat sakrileio g.er. eta sakrilejio g.er.) 1 iz sakratutzat hartzen dena profanatzea.

Profanazio handiagoen kasuan, sakrilegio deiturikoetan, legeria kriminalari buruzko gure bildumak [...] elizetan egindako lapurretez mintzatzen dira bakarrik. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Musulmanentzat sakrilegioa da Mahoma zein jainkoaren irudiak egitea. Berria - Mundua   2006-02-03

Norbait ehorzteko baliatu izan den eremua, aldiz, ezin da hunkitu eta sakrilegio gisa bizi dute lurra iraultzea edo tokiz aldatzea. Berria - Harian   2005-02-23

Beraz, gaitzen egile aitortzen duzu Jaungoikoa, eta hori baino sakrilegio gogaikarriagorik ez dago. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 74. orr.

Anfisa Andreievnak aspalditik ez zuen Jainkoarengan sinesten eta, kondearen santuaren egunean, etxean ikonoak jarri zituztenean, sakrilegio ikaragarria egin zuen haietako baten gainean. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 187. orr.

Tazitok dioenez, germaniarren artean sakrilegioa zen inori etxeko ateak ixtea, ezaguna nahiz ezezaguna izan. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 11. orr.

Sakrilegioa egin dudala kanposantura bere burua hil duen bat eramateagatik. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 337. orr.

Izan bedi goretsia gauza guztietan gure Jainkoa, sakrilegioa egiten ari zirenak horrela galdu zituelako! Elizen arteko biblia   2 M 1,17

Sakrilegio haren esalea Sandro zen, Sandro isilzuloa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 63. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zuzenbide kanonikoaren arabera, sakrilegio-delituagatik zigortuko dute. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 161. orr.

Berak estimatzen eta errespetatzen zituen beste burukide batzuek ere ez ote zuten ordurako sakrilegio-lapurretaren berri izango. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 443. orr.

Horrela, sakramentu bat salaketa-bulego bihurtu zuten, eta baita sakrilegio-bide ere. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

3 irud/hed

Pentsatu nuen Atxagari sakrilegioa edo irudituko zitzaiola, baina ideia asko gustatu zitzaion. Berria - Kultura   2004-10-17

Batzuentzat sakrilegioa izan zen, baina Zuberoako herriak ikaragarri estimatu zuen. Berria - Kultura   2004-12-01

Baina ez, edozein aurkari baino gehiago ez direla onartzea gehiegizkoa litzateke eurentzat, sakrilegioa ia. Berria - Kirola   2004-06-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus