Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sakristia (orobat sankristia g.er. eta xankrixtia g.er.) 1 iz elizetan, apaizak janzten eta elizkizunetako gauzakiak gordetzen diren tokia.

On Camillo sakristian mezatarako janzten ari zen bitartean, eliztar talde bat gerturatu zitzaion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 184. orr.

Sakristiara eraman zuen eta berehala jaramon egingo ziola esan zion, eliz atorra eranzten zuen bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 301. orr.

Bagenekien denok apaiza elizako sakristian gazte taldeekin biltzen zela, mutil bizardun eta neska jeansdun eta kangurudunekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 56. orr.

Sakristia txikian sartu eta elizako esparru nagusira ematen zuen bigarren atea ostikada batez zabaldu zuten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 75. orr.

Sakristiara iristean, serorari honako agindua eman dio: [...].  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 51. orr.

Sakristia oso leku hezea omen da.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 107. orr.

Sakristia ez zen erromanikoa, askoz geroago eraikitako eranskina baizik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 171. orr.

Eta hala hasi ginen sakristian ostiak jaten.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 37. orr.

Sarritan Gavard isilarazten zuen, hark oso gustuko baitzituen apaizen eta mojen istorioak eta sakristiako gordinkeriak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 297. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Sakristia usain batek inguratu eta osoki hartu nau eta apaiz sotanadunaren irribarre eskasak hoztu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 236. orr.

Sakristia lurrina kendu gabea.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 41. orr.

3 irud/hed

Zenbait gaitan ematen du sakristian itxita dagoela Vatikanoa.  Berria - Gaiak   2004-10-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elizako sakristian (4); sakristian sartu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus