Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salamancar (orobat salamankar g.er.) izlag/iz Salamancakoa, Salamankari dagokiona; Salamancako biztanlea.

-Ez naizela salamancarra, zamorarra nauk, dedio! Jon Maia   «Riomundo» - 80. orr.

Arreba nagusiarekin ateratzen zen mutila zen, salamancarra, eta Avarozon egiten zuen lan, administrazioan. Jon Maia   «Riomundo» - 179. orr.

Burura etorriko litzaigukeen lehen gauza ea horrela mintzo dena hegoamerikarra-edo ote den izango litzateke, baina salamancarra dela esango baligute, adar soinuan dabilela, edo, bestela, petral eta pedante galanta dela esango genuke. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 147. orr.

Pedro eta salamancarra, amildegi pendiza jaitsi zutenean, haitzarte batean ezkutatu ziren, hegazkinak urruntzen entzun arte. Jon Maia   «Riomundo» - 81. orr.

-Isilik egon hadi, salamancar alu hori. Jon Maia   «Riomundo» - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus