Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

salbai (orobat salbaia eta salbaje g.er.) 1 izond/iz basatia.

Kruasanak zer gerta ere zubitik uretara botatzen zituzten: haur salbai haiek ez zuten sekula horrelakorik jan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 223. orr.

Hasieran pentsatu zuen ardiak ebasteko barreiatzen ziren indio salbai haietarik bat zatekeela. nahiz eta arima-zola belar gaiztoek harturik eduki, inolako ontasunik gabe, piztia salbaiaz betea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 29. orr.

Hilketa salbaiaren berri aste baten buruan baizik ez zen jakin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.

Atzera sentitu zuen bozkario zoro hura, bozkario salbai hura...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 218. orr.

Dena dela munduan hedatzen ari den liberalismo salbaia dute gudukatu nahi mundialtzearen kontrakoek, gure iduriko onar ez ditaken moldean.  Herria   2001-07-26

Arizan dira salbaiak bezala; ukamilo ukaldia huni, muturrekoa bertzeari, errugbi guti, ukabilka asko.  Herria   2001-05-03

Londreseko abrekeria: Lehenik New-York eta Washington-en, gero Madrilen, azkenik Londresen Al Qaidako salbaiek hiltzen eta zauritzen dituzte jende xumeak, hobenik ez dutenak.  Herria   2005-07-14

Emetasunaren dohainez gabeturiko salbaia irizten zioten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 62. orr.

Zenbait asteren buruko, 1940ko udaminean, gure aitzinekoek sekulakotz garaituak eta suntsituak omen zituzten les Boches aleman salbaiak etxen genituen, Frantziako gudaloste garaitezinari berrogei egunez nagusiturik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 132. orr.

2 (izan aditzarekin)

Etsaia beti salbaia da, alde batetik bestetik bezala, bainan gerla beti zikina.  Herria   2003-04-03

-Agur mutiko, agur adiskideak, gutaz ontsa mintza zuen herrian, errazue nor garen, ez garela gu salbaiak...  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 122. orr.

-Salbaia zen, baina gizon ona, Senpe zaharra.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 128. orr.

Lehen, demagun Erdi-aroan, jendeak salbaiak zirelarik -batzuk dioten bezala- bestaburuetan uzten zuten borroka, uzten guduka bake garaia etorria zelakotz denen ustetan, bakea nagusitzen zela Eguberriz, Bazkoz, Mendekostez.  Herria   2002-12-26

3 (hitz elkartuetan)

Azala aitzurtzen baldin bazen, salbai izaera agertzen zitzaidan, harria bezain gogor, sugea bezain sotil, ekaitza bezain gaizto.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 117. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus