Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salbamendu (282 agerraldi, 31 liburu eta 147 artikulutan; orobat salbamentu 2 agerraldi artikulu 1ean) 1 iz norbait salbatzea, bereziki ezbehar edo istripu batean.

Bizpahiru esaldi lauso atera nizkion, baina ez Orainvilleko berririk, ez salbatutako lagunaren izenik, ez salbamenduari buruzko xehetasunik ere. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 58. orr.

Zutik gelditzen diren supermerkatu eta denda apurrak arpilatzen ari diren bitartean, kontrola berreskuratzen saiatzen ari dira, oraindik ere bizirik dirauten pertsonen salbamenduarekin jarraitu ahal izateko. Berria - Harian   2005-09-03

Izan ere, irribarre ergel bat aurpegian zintzilik, salbamenduko maskara eta salba-jantzia nola jarri bidaiariei esplikatzean hegazkin-laguntzaileak egiten dituen keinu mekaniko berberak egiten ari zen Max. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 121. orr.

Mesedez ez zezatela huts egin biharamuneko ikastaroa, salbamenduzko lehen jakitekoak emanen zizkiela aditu batek. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 113. orr.

Federal Reserve Boardek, irailaren bukaeran, Long Term Capital Management diru-funtsaren salbamendua antolatu zuen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 163. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Dembak ez zuen parte hartzen salbamendu-lan horretan. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 189. orr.

Eguna argitu orduko indarrean jarri zirelarik salbamendu operazioak, airekoaren puskakinak aurkitu ziren itsaso gainean zehar. Berria - Mundua   2006-05-04

Berehala Bilboko Itsasoko Zerbitzuak Santanderren dagoen Herriko Itsasoko Salbamendu Zentroari istripuaren berri eman zion. Berria - Ekonomia   2004-08-17

Maxek neurriak hartu beharko ditu amona salbatzeko... nahiz eta salbamendu nahi horrek bestelako ondorioa izan. Berria - Kultura   2004-01-10

Bagenekien aurki azalduko zela gurean polizia edo dena delakoa, ordurako hasiak baikinen, salbamendu-talde eta halakoez gainera. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 160. orr.

Ez ginela txalupan fijatuko salbamendu-txalekoaz hornitutako chihuahua harengatik izan ez balitz. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 457. orr.

Salbamendu jakak jantzi eta bateletara ailegatze ariketak egingo dituzue. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 161. orr.

Mr. Densch adi zegoen, salbamendu-txalupa batez babesturik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 499. orr.

Gizonak ez zuen salbamendu gabarrara jaitsi nahi. Txillardegi   «Labartzari agur» - 119. orr.

Bai, salbatuko zen, Dodov ohitua dago muturreko egoeretara, izaera militarra du, vivac, guerra de guerrillas, biziraupen ikastaroak, salbamendu patruilak. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 129. orr.

Armadako bi itsasontzi eta salbamendu zerbitzuko hegazkin bat prest zituztela arestian aipatutako ontziari laguntzeko. Berria - Harian   2006-04-04

Ertzaintzaren salbamendu txakurrak erabili zituzten mendian behera eroritako bi gazteak aurkitzeko. Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Banku horiek eta Erreserba Federalak antolaturiko azken orduko salbamendu ekintza batek atera zuen funts hori aurrera Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 236. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ontziko eskifaia ateratzen laguntzeko eskatu zien Mangourasek itsas salbamendukoei, baina berak ontzi barruan gelditzea erabaki zuen, «ontzia ez galtzeko». Berria - Gaiak   2004-02-07

Itsas Salbamenduko helikopteroak eta zenbait itsasontzik atzo jarraitu zuten ostiraletik desagertuta dagoen Irungo (Gipuzkoa) arrantzalea bilatzen. Berria - Euskal Herria   2004-12-15

Estatu Batuak behartuta gertatu ziren estatu beregain baten onuran sekula ez bezalako finantza-salbamenduzko eragiketarik zabalenari ekitera. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 160. orr.

4 salbazioa, salbamena.

Iheslariek ez zuten muga zeharkatzearekin salbamendua irabazia. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 24. orr.

Jesus Kristo gure Jaunaren nagusitasuna arimaren salbamenduari eta izpirituko ontasunari buruz antolatua dela. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 136. orr.

Komentuetako esku-lanetarik atera dire, bai Europako aberastasuna, bai hainitz arimen salbamendua. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 220. orr.

Munduko populu guztien artean, Euskal Herriak ere aurki dezake Kristautasunaren baitan salbamendua. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 139. orr.

Luteroren eta Kalbinoren eliza berrituak salbamenduaren bidean ezarri ninduen, baita umezurtz utzi ere aldi berean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 90. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus