Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salbatzaile (orobat salbazale g.er.) 1 izond/iz arrisku larri batetik onik aterarazten duena, hondamenetik salbatzen duena.

Printze salbatzaile eta arratoi gaiztoek osatu mundu liluragarri batera eramaten du bere irudimenak. Berria - Kultura   2004-08-12

7 itsaspekari erruso ziren itsas pazifikoan beren batizkafoan preso gertatuak oxigena erresalbua arras xuhurtua bizpahiru egun hartan, hil edo bizi, 190 metra barnatasuneko urpean, noiz-eta ingeles Royal Navyko tresna salbatzaile bat doi doietarik heldu baita haren lekurat eta zazpi mariñel errusoak osorik salbatu. Herria   2005-08-11

Galga salbatzaile hori limes-ak berak ematen du, barbaroak suntsitu nahi izaten duena. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 153. orr.

Ene Jainkoa nire harkaitz babesgarri, nire babeski eta indar salbatzailea. Elizen arteko biblia   2 Sm 22,3

Beldur salbatzaile batek eman zidan abisua. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 264. orr.

Izan zakizkit harkaitz babesle, gaztelu salbatzaile. Elizen arteko biblia   Sal 31,3

Ordura arte, beren fedean tinko egon ziren arte, arbuiatu zuten hitz baten bertute salbatzailearekin. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 405. orr.

Goretsiko dut, bai, berriz ere, haren presentzia salbatzailea.   - 0. orr.

Salba gaitzazu, Jainko salbatzaile horrek; aska gaitzazu eta bildu nazioen artetik. Elizen arteko biblia   1 Kro 16,35

Zer egin dugu halako salbatzaileak merezi izateko? Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 114. orr.

Salbatzaile indartsua sortu digu bere morroi Daviden ondorengoen artean. Elizen arteko biblia   Lk 1,69

Fernando Katolikoa izan zen Jainkoak nafarroi igorri zigun salbatzailea, Nafarroa protestantismoaren atzaparretarik libratzeko eta zerurako bidean jartzeko. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 221. orr.

Nolabait esan liteke salbatuak salbatzailea salbatu zuela. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 37. orr.

2 erlijiozko salbamena ematen duena.

Sinets dezaten Jainko ahalguztidun, Aita eta Seme eta Espiritu Santu, gauza guztien egileagan, eta Seme berrerosle eta salbatzaileagan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 143. orr.

Ahaztu egin zaizu, bestalde, Jainkoaren errukia munduko bekatu guztiak baino handiagoa dela, eta Kristo bedeinkatuak, gure salbatzaileak, mugagabeko prezioa ordaindu duela gu erostearren? Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1030. orr.

Horregatik saiatzen gara lanean eta borrokan, gizon-emakume guztien eta batik bat sinestedunen Salbatzailea den Jainko biziarengan itxaropen dugulako. txarrerako gogotsu egin zuten biek bat, behinola Herodesek eta Pilatok Salbatzailearen aurka bat egin zuten bezala. Elizen arteko biblia   1 Tm 4,10

3 (hitz elkartuetan)

Boterea eskuratzeko aurrera egiteko prest zegoen herri-salbatzaile beti bezain zorrotza. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 219. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus