Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saldo2 1 iz kontu edo balantze baten azken emaitza.

Saldo horren bariazio negatiboak automatikoki urritzen du diru-masa, eta, horren ondorioz, interes-tasek gora egiten dute, eta eskariak, ekoizpenak eta enpleguak berriz behera. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 96. orr.

Saldoa ELGEko herrialdeetan inbertitu zen (%40), maileguan eman zitzaien garapen-bideko beste herrialdeei (%15) edota nazioarteko erakundeei aurreratu (%5). Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 89. orr.

Mailegu pertsonalen saldoak ere %13,1 hazi dira. Berria - Ekonomia   2004-07-09

Hazkundea handiagoa izan da epe luzerako aurrezkietan, pentsio, aurreikuspen eta erretiro planen saldoa %24,7 hazi baita urte betean. Berria - Ekonomia   2004-07-09

Finantza publikoen saldoa koiunturaren eragin orotatik kanpo balego, zergen mailak, aldiz, ekonomiaren hazkunde-ahalmenari eragingo lioke. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 152. orr.

Ipar Euskal Herriko saldoa, berez, positiboa da: 12.670 biztanle gehiago zituen 1999an 1990ean baino, bertara bizitzera etorritakoei esker. Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Estatu Batuetako oinarrizko balantzaren defizita (balantza korrontearen eta epe luzeko kapitalen mugimenduen saldoaren batuketa) ez zen arazo izan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 93. orr.

Ondorioz, joera bera izan zuen kanpoko saldoak ere. Berria - Ekonomia   2006-02-22

Bigarrena heldu zen VISAren saldoari begiratu zionean, behar zuena baino txikiagoa baitzen. Berria - Harian   2005-03-03

Txartelaren saldoa berriro betetzea, gainera, metroko saltegietan ere egin ahal izango da etorkizunean. Berria - Euskal Herria   2004-01-02

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Heldutasun ekonomikorako igarobidea, oroz gain, herrialdearen finantza-posizioa berriz orekatzen denean gauzatzen da, alegia, zorpetze-saldo garbiaren erabateko balioa ezabatzen denean. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 146. orr.

Abuztuaren 31ean 3.827 milioi euroko kreditu saldoa zuen kutxak, urtebetean %16 igo eta gero. Berria - Ekonomia   2004-10-01

Migrazio saldoak: Liburuaren egileek nabarmendu dutenez, «ezinezkoa da gaur egun Euskal Herrirako migrazio mugimenduen estatistika egokirik osatzea». Berria - Harian   2006-04-08

3 salgai-hondar merkea.

"Dena Ehun Pezetatan" denda horietako batetik pasa eta korrika eta presaka azken saldoak handik-hemendik hartu, arropa merkeenak eta zarpailenak, eta horrela etorri nintzela jantzita hitzordura. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 25. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus