Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

samur 1 izond gogortasunik ez duena, biguna.

Amonak leuna zuen ahotsa eta samurrak zituen besoak. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 271. orr.

Zahartzaro onean eta umotuan helduko zaik heriotza eta beren esku samur leunekin itxiko dizkiate begiak hire ilobatxoek. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 175. orr.

Lehengo gorputz-adar zurrunak bigun-bigun eta moldakor bihurtu dira, batera eta bestera mugi daitezkeela, haurtxo samur batenak bezala. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 175. orr.

Goiok haren ezpain samurrak sentitu zituen ezpainetan. Mihi samur, epel eta hezeak klitoria maitasunez laztantzen eta miazkatzen duenean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 254. orr.

2 irud/hed

Ea zein haizek bilakatuko duen arantza tortoa lore eder eta samur. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 13. orr.

Zuk, nire kidekoak, nire adiskide samur eta minak, zuk nauzu mesprezatzen. Elizen arteko biblia   Sal 55,14

Eme helduek eme samur heldugabeak limurtzen dituzte. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 71. orr.

Jaiotzerakoan, amak bere bular samurra eskaintzen dio haurrari. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 176. orr.

Malko samurretan lasaitzen zitzaion gogoa, eta bi eskuak nobela gainean utzirik geratzen zen luzaroan, gaua erori eta beheko suaren azken txinpartak ahitu ondoren ere. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 194. orr.

«Gizon samurra eta bihotz onekoa» iritzi zion Laura Bushek George Bushi. Berria - Mundua   2004-09-02

Zu, emazte txit zintzo, maitale txit samur hori, ez zinen unetxo batez ere harengandik aldendu. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 917. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Pasatu dituenak pasatu arren, txoil aguregazte jatorra zela eta dela, berean buru-gogor bezain ingurukoekiko bihotz-samur. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 10. orr.

Ez dut gogoan noiz hasi nintzen emakume azal-zakar eta barne-samur horri ama erraten. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 91. orr.

4 gogorkeriarik gabea, amultsua.

Non dira zure maitemina eta indarra? non zure bihotz samurra eta errukia? Elizen arteko biblia   Is 63,15

Bihotz bi gorputz bakar batean baitziren: bigun, samur eta gozoa, bata; gogor, astun eta mingotsa, bestea. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 73. orr.

Haren musika, leuna eta samurra zenean ere, indarrez jo behar zela. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 222. orr.

Bazuen hauskortasun samur halako bat eta herabetasun ia etsigarri bat. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 41. orr.

Zein bide misteriotsutatik iritsi zen askatasun harro eta mugagabearen sentipenetik erruki samur eta bizi horretara? Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 89. orr.

Oi zeinen santu eta samur, atsegin, apal, baketsu, gozo, maitagarri eta beste ezer baino desiragarriago den horrelako anaia eta horrelako semea edukitzea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 97. orr.

Berriro kausitu nuen begitarte xarmangarri hartan, tristura aldi berean sakon eta samur hura. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 63. orr.

Irribarre leun eta samur batez begiratu zien hormei eta burdin hesiari. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 89. orr.

Mutilak bere kanta samur umila bukatutakoan [...]. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 359. orr.

Maitasuna ez al da memorian leku on bat, leku samur bat ematea, beste bati tarte bat irekitzea. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 84. orr.

Ama ere ez zela tentazio samur horretaz ohartu gabea. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 23. orr.

Samurragoa zen latinetik hizkuntza erromantzeetarako jauzia, latinetik euskararakoa baino. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 25. orr.

Zigorra ez zen samurra izan. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 266. orr.

5 (adizlagun gisa) ik samurki.

Ez zen gai samur jokatzeko: bati besoa kraskatu edo beste bati sudurra hautsi, besterik ez zekien egiten. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 355. orr.

Honela esan zuen samur baina lehor: [...]. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 27. orr.

Badakit ez nukeela sekula hain samur jarri behar, baina maiteminduta nengoen, zer egingo zaio. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 36. orr.

-Alazne -hasi zen Arantxa, samur-. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 90. orr.

Orduak samur igarotzen, larruak larruari plazerra emanez gauak gozatzen, horditurik zoriontsu. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 190. orr.

Samur egin zenidan irribarre, bai, samur, ez dut beste hitzik. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 16. orr.

Orain, ordea, ez zion aurpegia samur laztantzen bere esku-ahur bigunaz. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 120. orr.

Jainkoaren onginahi zoragarria, hain samur bere zerbitzariengana makurtzen dena. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 310. orr.

Bularrean pausatu zion burua, xalo eta samur. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 134. orr.

Samur jokatu beharko duk, baina gogor, gogor baina samur. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 232. orr.

6 (-en atzikiaren eskuinean izen gisa)

Luisek ez daki bere irribarreen samurra hitzez janzten, beti tontokeriaren bat esan behar du. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 124. orr.

Araba urrunean mirari baten gisa ikusi zuen Perikok nola batzen zituen Isidorak bere oroimenaren bi sustantzia haiek, otorduaren samurra eta hizketaldiaren ederra. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 112. orr.

Gizon xehe haren irriaren samurraz ohartu orduko beranduegi zen neuretzat. Itxaro Borda   «%100 basque» - 146. orr.

7 erraz murtxikatzen dena; tresna ebakitzaile batek erraz zulatzen edo ebakitzen duena. ik uxter.

Indioilar bikainen haragi samurra. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 273. orr.

Beretzat patatarik txikienak, mokadurik gozoena, gauzarik samurrenak aukeratzea, horra bere lema. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 135. orr.

Zu, letxua, samurregia zara, belaxka ez esatearren. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 143. orr.

Nire behatzen artean bolatxo grisetan deseginen zen ore samur eta fresko haren ukitzeaz gozatzen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 39. orr.

Sartu zen txir-txar burdina haragi samur hartan, eta kauterizazioa belarritik bekainetara zabaldu zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 770. orr.

8 irud/hed

Zapore baten deira heltzen diren oroitzapenak, otordu samurraren gisa ahosabaian bizkor urtzeko. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 108. orr.

Txuleta bat zein prozesuren bitartez bilakatzen den sentsazio samur edo zail, txuleta moztu zaion animaliaren adinaren arabera. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 62. orr.

9 (adizlagun gisa)

Bestela ez dira egositakoan samur geratzen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 77. orr.

10 (-en atzikiaren eskuinean izen gisa)

Menda belarraren fin betegarria; olioaren arina; Pertsiako arrozaren samurra; Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 141. orr.

11 hauskorra.

Ebe jagon behar dut, hain da samurra eta babesgabea... Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 29. orr.

12 erraza. (ezezko esaldietan)

Opin ez duk, gero, kontrario samurra. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 72. orr.

Ez da lan samurra, ez horixe. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 146. orr.

Ez da lan samurra gaiaren labaina kontuan hartuta. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 99. orr.

Izan ere, berez ez da batere prozesu samurra. Berria - Harian   2006-05-06

Ez baitzen kontu samurra gauza horiek atzerriko hizkuntza batean kontatzea. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 41. orr.

Ez zen denboraldi samurra izan serbiarrarentzat, Badakigu Patxiri ere ez zaiola batere samurra gertatu zenbait pasarte itzultzea. Berria - Kirola   2004-09-08

Behin hiztegi bat zabaltzen denean, ixtea ez da samurra izaten. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 26. orr.

Ez zen samurra hitanoko adizkiak bateratzea, eta horrexegatik atzeratu zen erabakia. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 186. orr.

Ez, nire bizitza ez zen batere samurra, baina lagun min bat nuen aspalditik, eta horrek samina arintzen zidan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 311. orr.

Baina ez da samurra agure matxino hau mendean hartzea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 53. orr.

Ez zen hausnarketarako gai samurra. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 215. orr.

13 (bestelakoetan)

Celtari min emateko biderik samurrena erasoan azkar jokatzea dela iritzi dio Athleticeko entrenatzaileak. Berria - Kirola   2006-03-19

Izan ere, beti da lan samurragoa hitz eta esapide jakin batzuk ikastea, aditz egitura osoa eta, batez ere, fonetika eta intonazioa barneratzea baino. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 169. orr.

14 ipar haserrea.

Ondorioz, badira eztabada samurrak eta saminak. Herria   2002-09-05

Eztabada samur batzu ere ba denbora berean. Herria   2005-10-20

Euskal-Herri osoan, hor bizi diren jende guzieri behar zaiotela galdetu nolako geroa nahi duten, aspaldiko gataska samurrak behin betikotz gainditzeko xedetan. Herria   2005-03-10

Kanpaina bizia, samurra eta nahasia. Herria   2001-05-03

Dena galde samur eta deus ihardespenik ez. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 78. orr.

· 15 iz ipar haserrea.

Halako samur batek kolpez hartu banindu bezala. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 72. orr.

16 samur-samur

Errealitatea bera baino askoz interesgarriago agertzen zaigu eremu berri hori, aldi berean absurdoa, poetikoa eta samur-samurra dena. Berria - Kultura   2004-10-24

Begitarte gogor atsekabetu hartako bi begi ilun handiak, bi begi samur-samurrak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 19. orr.

Hitz samur-samurrak aurkitzen zituen, haren senarrak bere aurrean etsia hartzen zuen guztian. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 88. orr.

· Baziren haitzetako barbarinak ere, haragi samur-samurrekoak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 147. orr.

17 ipar haserre-haserrea.

Libanoak eta Siriak protesta samur-samurra hel-arazi diote horren gainetik ONU erakundekoeri. Herria   2001-07-05

18 (adizlagun gisa)

Istant batean samur-samur eginik jarri ninduen, trago bat eta penak konpartitzeko gogoz. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 26. orr.

Bihotza samur-samur eginik, Nadiari hitz egin zion irribarretsu: [...]. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 357. orr.

Emakume bat ageri zen bertan, egundoko zoriontasun-aurpegiarekin, bere sabel loditua laztantzen, atzean gizona zuela, emakumeari eta honen sabelari samur-samur begira. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 215. orr.

Berriz ere samur-samur begiratu zidan. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 21. orr.

-Sinets iezadazu -samur-samur hitz egin zuen handik pixka batera-, bati txantajea egiteko asmoa zuela, horixe besterik ez genekien guk. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 288. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus