Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sandwich (orobat sandwitx g.er.) 1 iz ogi karratuaz eginiko ogitartekoa.

Azkeneko tabernan sandwich bat eskaini zigun. Iban Zaldua   «Itzalak» - 128. orr.

Parke batean pausatu gara, sandwich batzuk jateko. Iban Zaldua   «Traizioak» - 15. orr.

Alabak hanburgesa, sandwich eta plater nahasien argazkiei begiratzen die. Pako Aristi   «Note book» - 128. orr.

2 (izenondoekin)

Guk ondo ezagutzen genituen taberna hartako sandwich hotzak, barra gainean dotore-dotore eskainiak. Iban Zaldua   «Itzalak» - 128. orr.

Marina neska ezin ederragoak indioilar haragizko sandwich bikoitzak eta kafe izoztuak zerbitzatu zizkigun, Beharbada sandwich bejetalak baino gauza goxoagorik aurkituko dut. eroan diogu sandwich bizi-bizia, eta bloodymarya, eta joan gara gure lekura, abadearen erreakzioa zein izango den itxarotera. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 29. orr.

Dutxatu, sandwich ñimiño bat prestatu eta telebista aurreko besaulkian jesarrita jan. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 67. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kabiar sandwich batek. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 62. orr.

Afaria: gazta-sandwich eta banana-erdi bana. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 32. orr.

Afaltzeko ordua zela eta, gose zegoenez, gazta eta urdaiazpiko sandwich bat eskatu zuen garagardo batekin. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 131. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gero tea hartuko zuten, eta bina sandwich-triangelu jango zituzten, bezpera gauean geratutako oilasko-hondar xehatuz eginak Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 236. orr.

5 irud/hed

Snowboardeko taulen kasuan sandwich motako material oso arinak erabiltzen dira, baina beti ere poliuretanoa oinarri hartuta. Berria - Gaiak   2004-12-23

Sandwich horretako nukleoan, egurraren ordez, material termoplastikoa erabilita, beste propietate asko emateaz gain, taula merkeagoak eta hezetasun gutxiago jasoko dutenak lortu nahi dira. Berria - Gaiak   2004-12-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus