Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saratar (orobat sarar g.er.) 1 izlag Sarakoa, Sarari dagokiona.

Saratar medikuaren deiak ez zuela izan, ez bere garaian, ez geroztik ere, oihartzun handirik Euskal Herrietan. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 27. orr.

2003ko ekainaren 22an zendu zen Manex Bergara saratar bertsu idazlea, 86 urtetan. Herria   2005-06-09

Ramuntxo Lamothe, saratar korrikaria, izan da irabazdun haundia, bi lasterkaldiak berak ereman baititu. Herria   2002-09-26

Etxalarreko gaztek, denbora hetan afari on bat eskaintzen zuten saratar laguneri eta guk gogotik ordaintzen ginuen gure bestetan. Herria   2004-02-05

-Bai, sortzez saratarra. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 82. orr.

Ganixon Larzabal saratarrak 1940an Joxe Miel Barandiarani nola, hala kontatu dugu guk, gutxi gorabehera, Mouriskot aintziraren elezaharra. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 144. orr.

· 2 iz Sarako biztanlea.

Saratar guziak hor izanen direlako menturan gaude. Herria   2005-06-16

Egun batez, paskin batzuk agertu ziren saratarren ateetan. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 145. orr.

Saratarrak, asteak eta hilabeteak joan arau, beren herrian gertatzen ziren aldakuntzen lekuko kezkatuak ziren. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 119. orr.

Oihu lazgarriak entzun ziren gau osoan, baina saratarrik ez zen leihora irten, indartsuagoa baitzuten haiek izua, jakin-mina baino. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 146. orr.

Bizi luze saratar berrieri eta goresmenak burasoeri. Herria   2005-12-01

Saratar hautetsiek esperantza dute auzo herriek ere sustengu bide bera hartuko dutela. Herria   2005-04-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bero saparen (4)

saratarren kontra (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus