Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sarde (orobat sarda g.er. eta xarde g.er.) 1 iz gider luzea eta burdinazko bi hortz zorrotz edo gehiago dituen lanabesa, soroan eta ukuiluan lastoa, belarra edo simaurra jasotzeko edo biltzeko erabiltzen dena. ik bihortz; matxarde; bostortz.

Janari-etxean, lastoa ta belar ondua ugari, sabaian; atxur, eskuare, sarde, txardango, golde, periki, besabe, gurdi, gurtesi, orrazi, kabila ta uztarriak lur gainean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 66. orr.

Belar-deskargagailu bat zen; behin zorura ezkero, sardearekin aldameneko biltegira. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 63. orr.

Eskuan dauka sardea, eta garia garbitzera doa: alea mandioan jasoko du; lastoa, ordea, inoiz itzaliko ez den sutan erreko. Elizen arteko biblia   Mt 3,12

Kako batean zintzilik zegoen sardea hartu nuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 418. orr.

"Zer nahi duk? sarde hau sartzea!", esan nion. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 418. orr.

Goitik behera sartu nion sardea, ni San Migel eta hura Satan, alderik alde, errukirik gabe, hondoraino. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 40. orr.

Sarde bana hartu zuten, hosto pila simaurraren zuloan botatzeko. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 289. orr.

Aittitte sardeaz belarra sabaira sartzen ari zen oraindik. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 102. orr.

Berak orduan sardearekin mehatxatu ninduen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 408. orr.

Zaindariak begiratzen ez zuela, atsedenaldi txiki bat, zelan heldu ahalik eta gutxien pala, sarde edo aitzurrari. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 148. orr.

Leihora irten, eta gorriz jantzitako gizon bat ikusi zuen, deabru bat iduri, sarde eta guzti. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 78. orr.

Sardearen hortz zorrotzek belarrean sartzean egiten zuten brazzz hotsa ere entzuten zuen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 299. orr.

Azeituna iltzatuta zegoen lurrari, sardearen ziriak sator lurretan ondo sakon. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 40. orr.

Nibs haien aurrean, zain, belarretarako sardea eskuetan. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 361. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Begira ezak -esan zuen Claudek, azken sarde kolpea ematen zuela-, aza zurtoin hori ezagutzen diat. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 289. orr.

Azpiak egiteko pala lana, eta asketako sarde lanak amaitu ondoren, Eligio, bere jokoko tokia hartu ordez, lasto pila batean etzatera joan zen. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 158. orr.

· Baserri askotan, sarde-koilarak urki-zurez egin ohi zituzten. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 497. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garo-pilak eta garo-metatxoak egin, garo-sardeaz lagunduta. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 347. orr.

4 irud/hed

Apropos goratu zuen soinekoa izterrean gora, zangoen sarderaino kasik. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 60. orr.

5 (tiragomarena)

Txominek tiragoma patrikatik atera, sardea gidatu, gomak luzatu, disparatu... eta harriak bekokian jo zuen nagusia. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 103. orr.

6 sardexka.

Asko gustatzen zait erretilu bat, eta labana txikia, sardea, koilara eta paperezko aho-zapia hartu, eta erakusmahaian nahi dudan janaria aukeratzea. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 65. orr.

Mahai zapiari begiratzen zion, eta dudazko mugimenduak egiten zituen labana eta sardearekin. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 88. orr.

Emakume oreztadunak entsalada zerbitzatu die plastikozko koilara eta sarde oso handiekin. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 16. orr.

Esan gabe doa nazka ematen ziola ni sardina lata irekitzen ikuste hutsak ere, eta zer esanik ez, platerik ez zikintzearren, latan bertan sardea sakatuz ogitan bustitzeko orea -neuri ere begietara oso atsegina ez zaidan kolore susmagarrikoa- egiteak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 368. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus