Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sardina (orobat txardina g.er. eta xardina g.er.) 1 iz itsas arrain txikia, urdinxka, itsasertzetik gertu baltsetan bizi dena, jateko oso ona (Sardina pilchardus).

Sardina erretzeko surtako brasetan etzan behar dela. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 44. orr.

Munoa Plazan parrilan erretako sardina eta txitxarroa eskainiko da. Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Sardinak erretakoan bazter guztietan geratzen den usaina bezalakoak dira oroitzapenak. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 210. orr.

Sardinak legez estu-estu eginik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 49. orr.

Bertan egiten zuten lo, sardinak latan bezala. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 108. orr.

Sardinak bezala gaude hemen, 25 bat pertsona ziega bakoitzeko. Berria - Mundua   2006-01-03

Zer izango ote zen gutaz, baldin eta sardinak, berdelak eta karrakelak saldu izan banitu, liburuak saldu ordez? Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 28. orr.

Han sardinzar ketuen kaxek, Nantesko sardinek, hostoen gainean jarrita, bakailao bilduek, denak andre merkatari lodi txepel batzuen aurrean zabaldurik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 190. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Arratsalde erditsutan ateratzen zen, sardina erre zenbait eta beste zertxobait erosten zuen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 198. orr.

Errai marroiak agerian zituzten sardina koipetsu haiek. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 344. orr.

Sardina gazituen kaxa biribila hartu eta oliba olio lata koloretsuen gainean utzi du. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 58. orr.

Horiekin batera sardina eta antxoa gazitua ugari. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 255. orr.

Afaltzekorik ez zegoenean egiten nuen hori, sardina latakoak jatea alegia. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 368. orr.

Zakila aluan sardina da, itsaso zabalean. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 130. orr.

Eskabetxeko sardina latak. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 41. orr.

3 (neurriekin)

Arrandegi baten bidez 20 bat kilo sardina sal ditzakezu, ez 2.000. Berria - Harian   2006-04-30

Herenegun itsasoratu ziren hiru ontzien artean 400 kaxa sardina baino ez zituzten porturatu. Berria - Ekonomia   2006-03-15

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez dago ezta ganorazko sardina sardarik. Berria - Harian   2006-04-30

Bazkaltzeko garaia zenez, sardina lata bat ireki ala ez egon nintzen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 344. orr.

Garagardo botila eta sardina-pote zirtzilduak pilatzen diren lekua. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 211. orr.

Gurdia bete sardina kaxa bentatik kamioietaraino eramateagatik sos batzuk biltzeko modua. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 36. orr.

Behinolako marmol eder bat bezalakoa zen, itsasoak eraman eta sardina arrantzale baten sarean kostaldera ekarritakoa. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 203. orr.

Petra, chardin saltzallia obra txikiko sardina saltzaileen korua. Askoren artean   «Rataplan» - 72. orr.

Egurrezko kaxa zaharraren sardina usainarekin. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 133. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hori AEBetako ekialdetik Itsaso Beltzera eraman dute eta, ondorioz, antxoa eta ijito-sardina desagertu egin dira itsaso horietatik. Berria - Gaiak   2004-02-17

6 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Petrolio usaina, sardina ustel usaina, gesal usaina sentitzen zen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 151. orr.

7 sardina zahar sardina gazitua.

Non estutzen baitziren bidaiariak atabal-kutxan garraiaturiko sardina-zaharrak bezala. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 249. orr.

Ba sardina zaharrak bezala, batek burua haruntza begira jartzen bazuen, hurrengoak hankak, txandaka. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 74. orr.

Zezina, sardina zaharrak, jengibre-opilak, mahaspasak... -eskuak mugitu zituen desenkusaka-. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 93. orr.

Sardina zaharrak jaten zituenean, labana lurrean sartzen zuen usaina kentzeko. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 47. orr.

Eskolatik irten, sardina zaharra ogi pusketa batean sartu, hura jan eta ahal bezain azkar lagunengana kalera ateratzen nintzen. Berria - Kultura   2006-01-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sardina lata (10); sardina lata bat (3); sardina saltzaileak (3); sardina zahar (3); sardina zaharrak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus