Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sargune (orobat sartune; Hiztegi Batuan sargune agertzen da) iz sartzeko gunea; sartzen den gunea. ik sarrera.

Sarguneko atera heltzean, plaka erakutsi behar izan zion zaindariari. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 115. orr.

Hiri-atariko pasabidean, ezkerretan, eta Tito jaunaren etxe txukunerainoko tartean, hirirako sargunean alegia, arku txapal zabala gurutzatu dut. Txillardegi   «Putzu» - 36. orr.

Iparraldeko muga baino ehun bat metro lehenago, errepidearen sargune batean aparkatu genuen. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 196. orr.

Belarriaren eginkizun garrantzitsuok, entzutea eta oreka gordetzea, loki-hezurraren sartune txikitxo batean burutzen dira. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 108. orr.

Biak zutik zeuden, leiho haietako baten sargunean, dantzan ari zirenei begira. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 25. orr.

Hirurogeita hamabost solairuko garaiera, zabaltzetarako sarguneak dituela. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 240. orr.

Esfera erdiaren formako sakonune bat kanfor-usainari lotzen zaio, eta ziri formako sargune bat, berriz, menda-usainari. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 139. orr.

Kuantu bat argiren energia xurgatzen denean, erretineno molekula, eraldatu, eta bere sargunetik irteten da. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus