Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sarraldi (orobat sartualdi g.er.; Hiztegi Batuan sarraldi agertzen da) iz sartzea, norbait edo zerbait nonbait sartzen den aldi bakoitza. ik sarrera.

Handik hasiko zituzten aurreneko sarraldiak eta erasoaldiak Europan barrena. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 65. orr.

Fronteaz bestaldean sarraldi bat egitea erabaki zen, eta Alemaniako hamar fisikari bikainenak bahitzea. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 199. orr.

Jonnet eta Jourdaine iazko jokalariek oso maila ona eman zuten iaz eta hegaletan zuloa egitea lortzen zuten sarraldi bakoitzean. Berria - Kirola   2004-08-17

Idazlearen eta gertakariko protagonista nagusi izandako kide baten arteko harremana jorratzen du, pertsonaien psikologian sarraldi sakonak eginez. Berria - Kultura   2006-03-01

Politeismoaren sarraldi horiek monoteismoa erabat finkatzea eragin zuten Islamean, baita protestantismoan ere hain sakon ez bada ere, eta bi mugimendu puritano horiei, beren aldetik, arimak duen jainko-aniztasunaren gose aseezinak eraso zien unibertsoko indar naturalen itxurazko aniztasuna islatzeko. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 322. orr.

Gizarte hauen jatorrietaraino joanda, mila urteko "sarraldi helenikoaren" atzean, desagerturiko gizarte bat, Gizarte Siriako deitua, dagoela aurkitzen dugu. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 418. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Tanke sarraldi horiek erremediorik ez duten kalteak eragiten dituzte. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 77. orr.

Jennyren mihiak nire aho barnean egin zuen sarraldi ustekabekoak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 293. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus