Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sarrarazi (orobat sararazi g.er. sarrerazi g.er. eta sar-erazi; Hiztegi Batuan sarrarazi agertzen da) 1 du ad sartzera behartu.

Lambertek ukuiluan sarrarazi gintuen, eta hantxe giltzapetuta utzi. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 49. orr.

Hendaiatik Bordelerako trenean sarrarazten gaituzte. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 28. orr.

Autoaren atzeko atea zabaldu, eta barrura sarrarazi nuen obispoa. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 77. orr.

Ate beltz bat zabaldu zen, eta katez loturiko gizon bat sarrarazi zuten. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 169. orr.

Logelan sarrarazi ostean, atea giltzaz itxi zion. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 235. orr.

Hitlerrek komunista guziak preso sarrarazi zituen eta orduan ireki herio zelaiak. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 107. orr.

Gero apez batek laminak gaztigatu zituen lurpean sarraraziz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 164. orr.

Diligentziako zaldiak bainatzera eramaten zituztenean, Tellagorrik errekan sarrarazten zuen biloba, haietako baten gainean. aita eta biok lo gaudelakoan, emaztea ohean sarrarazi du gelakideak. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 39. orr.

Herriko jendeak kontatzen zuela alaba komentu batean sarrarazi zuela, bortxaz. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 56. orr.

Neguak sarrarazten gaitu etxetarat laster, kanpoan denbora handirik pasatu gabe. Herria   2003-03-13

Ondoren, kantu sakratuak (mantrak) kantatu bitartean, ingurua atxurtu eta sugeak zakuan sarrarazi. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 160. orr.

Manausko portuan, liburu-kutxak ontzira sarrarazi zituenean, [...]. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 242. orr.

Diafragmaren jaisteak sarrarazten du airea biriketara. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 175. orr.

2 (testuinguru abstraktuetan)

Esplotatzaile madarikatu batzuek dirua lapurtu didate, ohitura txarren galbidean sarrarazi nahi ninduten berberek! Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 207. orr.

Harexek sarraraziko luke arrastoan. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 191. orr.

Preso guziei kaskoan sarrarazteko zer zen ihesaldiaren saria eta halako xederik zutenei gogoa kentzeko. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 157. orr.

Batetik, soldadugai etorri berriak lasaiaraziz, eta, bestetik, gure istorioekin haiei beldurra sarraraziz. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 156. orr.

Hor ageri da frantses administrazioak eta eskolak euskaldun izaitearen ahalkea zer heinetaraino sarrarazi zuten euskaldunen baitan. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 55. orr.

Zazpigarren kapituluak, sarrarazten gaitu erdiz erdi, mendeetan barna, filosofia ala teologia politikoaren eztabaidetan gai nagusietarik izan den boterearen eta botere mota ezberdinen arteko liskarren muinean. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 45. orr.

Literaturak sortzen dituen fantasia, amets, ilusio, abentura eta, zergatik ez, historiaren benetako kontaketa-munduan sarrarazi ninduten idazleen artean aurreneko tokian dagoela Jules Verne. Berria - Harian   2005-03-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

autoan sarrarazi (4); barrura sarrarazi (8); barrura sarrarazi zuen (3); etxean sarrarazi (4); preso sarrarazi (5); sarrarazi ninduen (14)

barrura sarrarazten (3); sarrarazten gaituzte (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus