Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sarrazeno (orobat sarratzino g.er., sarrazin g.er. eta sarrazino g.er.) izond/iz arabiarra edo Arabian jatorria duena, musulmana.

Godoek eta bandaloek batetik, sarrazenoek eta tartaroek bestetik, dena inbaditu zutenean. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 70. orr.

Nafarrak eta leondarrak eta gero [...] beste herri guztiek sarrazenoen eskuetarik atera zituzten Espainia osoko erreinu guztiak. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 143. orr.

Longobardotarrak egundoko garaipena lortu zuten, Siponto itsasoan, sarrazenoen aurka. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 378. orr.

Erdi Aroko sarrazenoen inbasioaz geroztik nonahi ugaldu ziren moroak lurrotan, Espainiaren arrakonkista omen zenekoan uxarazi zituzten arte. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 140. orr.

San Frantziskok binaka bidali zituen bere lagunak sarrazenoen hainbat lurraldetara Kristoren fedea predikatzera. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 987. orr.

Apezpikuak, garai hartan sarrazenoen eta saxoniarren kontra gerra egiten ohiturik, oso urrun zeuden monakotza-espiritutik. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 333. orr.

Hark galdetu zien ea sarrazeno egin nahi zuten, ala mandatari bezala etorri ziren. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1155. orr.

2 Zel 108an sarrazenoek martirizaturiko beste anaia bat aipatzen da. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 425. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus