Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sartu-irten [117 agerraldi, 53 liburu eta 21 artikulutan] 1 iz aldi labur batez norabait sartzea eta bertatik irtetea. ik sartu-atera.

Garrasien Etxeak ere merezi du sartu-irten bat. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 125. orr.

Sartu-irten bat egin zuen atezainarenean. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 21. orr.

Tira, sartu-irten bat egingo dut loradendan etxerakoan, eta sorta bat bidaliko dizut. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 188. orr.

Goldschmidtek telefonoz deitu zigun, eta bere etxera sartu-irten bat egiterik banuen galdetu zidan. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 42. orr.

Txitxikovek, orobat, sartu-irten bat egin zuen hiriko lorategian. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 25. orr.

Apaizgaien logeletan-eta mugimendu arraroak sumatzen hasita zegoen, sartu-irten gehiegi ibiltzen baitzen ilundu eta gero. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 45. orr.

Gero, zereginik ez baduzu eta etxera bidean nirearen aldamenetik igaro behar baduzu, eskertuko nizuke sartu-irten labur bat egitea. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 506. orr.

Wilmarth andereñoa sartu-irten etengabean ibiltzen zitzaien, loreak ukitzen, burkoak esku-zartaka atontzen. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 203. orr.

Arraunen sartu-irtena bizkortu genuen, horra gure erantzuna. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 260. orr.

Doktoreak Posta etxera egunero egiten zituen sartu-irtenak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 61. orr.

Eguzkiaren sartu-irtenak iragarri beharra daukagu besteontzat. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 403. orr.

Arratsalderoko sartu-irtenek ez ote zuten zerikusirik berak uste zuenarekin? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 211. orr.

Jendearen sartu-irtenekin atea irekitzen den bakoitzean, ardaila ikaragarria ateratzen da barrutik, kirats nardagarri batekin nahasian. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 151. orr.

Ezikusia egiten zion, eta sartu-irtenetan hitz gutxi batzuk baino ez zituen harekin trukatzen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 168. orr.

2 (adizlagun gisa)

Sartu-irten zebilen jendeari begiratu zion Georges Berniardek. Maryk ez zuen inolako zerikusirik izan nahi ez Wilmarth andereñoarekin ez hura bezalako jendailarekin; alegia, beti besteren jantokian sartu-irten zebiltzanekin. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 124. orr.

Ikuskizunak zirrara handia eragin zion, eta shockak jota edo, zoro antzera etxetik eskailburura sartu irten aurkitu zuen bizilagun batek. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 18. orr.

Usategi txiki bat zuen eta usoak sarean egindako zulo batetik sartu-irten ibiltzen ziren, euren kasa, auzoko teilatu gainetan jirak egin eta berriz itzuliz. Jon Maia   «Riomundo» - 164. orr.

3 (aditz gisa)

Zenbait etxe eta edifiziotan gizasemeak ate batetik eta emaztekiak bestetik sartu-irteten dira. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 73. orr.

Printzea sarrerako atalondotik sartu-irtengo da beti. Elizen arteko biblia   Ez 46,8

4 sartu-irtenean adlag sartzen eta irteten.

Jende dezente zebilen sartu-irtenean, nor bere otarrarekin, nor sarezko zakutoarekin. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 34. orr.

Gure atzera-aurreretan, oihuak eta algarak handiagoak izan ziren sartu-irtenean zebilen jende dotorearen artean. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 106. orr.

Sartu-irtenean zebiltzanei begira bakarrik susma zenezakeen bazela hemendik kanpo beste mundu bat. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 25. orr.

Eguneko edozein ordutan, sartu-irtenean dabiltza ontziak, Mediterraneoko portu guztietakoak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 145. orr.

Ezin ibili zen beti sartu-irtenean eta txikikeriatan. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 156. orr.

Jendea sartu-irtenean ikusten dut, eta pentsatzen dut irteten direnek hobe luketela barruan geratu eta sartzen direnek kanpoan. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 41. orr.

Honez gero inor burua nahikoa bero ez bazegoen, horra prostitutak etengabeko sartu-irtenean. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 246. orr.

5 sartu-irtenka adlag sartzen eta irtenen.

Biltegitik merkantziak sartu-irtenka zebiltzan, errapeka, kamioien harrabotsa Sanadikia, Gurija eta Azar kaleetaraino zabalduz. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sartu irten bat (20); sartu irten gehiegi (3); sartu irten labur (3); sartu irtena (18); sartu irtena egin (6); sartu irtenak (11); sartu irtenean (16); sartu irtenean ibili (3); sartu irtenetan (3); sartu irteten (3).

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus