Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sasigudari (orobat sasi-gudari) iz legalitatetik at aritzen den talde armatu bateko kidea. ik partisano; sasitalde.

Guk, zaharrek, aldi bat baino gehiagotan kantatu dugu hain famatua eta hain hunkigarria den "Le chant des partisans", sasi-gudarien kantua. Herria   2001-07-19

"Gerla ttipia", erran nahi baita sasigudari edo "maquisards" horiena. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 132. orr.

Gerla denboran arrisku anitz hartuz loturak bazituen sasigudariekin eta zenbat judu haur ez ditu gorde eta salbatu! Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 57. orr.

Orduan sartu da erresistentzian, juduak gerizatu, de Gaullen anaia Suizara ereman, bultzatu gazteak ez diten joan STO delakora, bainan joan borrokatzera sasi-gudarien artean. Herria   2005-12-22

Historia hurbila [...] Frantziak galdu zuelarik Alemanen kontra eta, emeki emeki, sortu zelarik "sasi-gudarien" armada, askatasunaren alde eta Frantziaren libratzeko. Herria   2001-05-24

Hainbeste fama nahasi barreiatu zituzten batzuek, hastapen hastapenetik, bai kontrabandaren aldetik, droga eta beste, bai politikaren aldetik, sasigudari, terrorismo eta beste; legez kanpoko edo legearen kontrako ekintzak antolatzen zirela gain hartan. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 82. orr.

Israeltiarrek suntsitu dituzte Libanoko lurretan sasi-gudari batzuk ezarri muntadurak. Herria   2001-07-05

Ipar-Irlandako David Trimble gobernuburuak bere kargua utzi du, errana zuen bezala, IRA-ko sasi-gudariek beren harmak ez dituztelakotz nunbait pausatu eta indargabetu. Herria   2004-04-01

Kolunbian ere (Amerika erditsu hartan) hogei ta bi laborari hil dituzte eskuinburuko sasigudari batzuek, beren betiko lurraren jabetasun eta holakoak direla medio. Herria   2005-12-15

Uribe jauna, Kolonbiako presidenta harremanetan sartu dela FARC delako sasi-gudariekin Ingrid Betancourt eta haren adiskidearen askatzeko. Herria   2005-09-29

Dirudianez, Kolonbiako presidentak, Uribe jaunak libratu du berrikitan sasi-gudari bat erakusteko nahi zuela mintzatu haren kontra jokatzen direnekin bahituak aska ditzaten. Herria   2005-09-15

Gero jakinen dugu txekiar sasigudariak gu eremaitera entseatu zirela. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 131. orr.

Soudanafrikar herriko gobernua beti lanetan baita Darfour aldean sinatu bake haren errespeterazteko, hor oldartuak zaizkon sasigudariekin. Herria   2004-10-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus