Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sasoilari (orobat sasoinlari g.er. eta sasoinkari g.er.) iz sasoikako langilea.

Urtero bezala, sasoin denboran, gazte edo heldu andana bat sasoilari gisa arituko dira lanean. Herria   2003-06-26

Sasoilaria ez den langilea bilatzeko joera dugu, lan tresnari egokitu behar zaizkiolako. Berria - Ekonomia   2004-08-29

Sasoilariek legearen arabera baino anitzez ordu gehiago pasatzen dute lanean, CFDTren arabera. Berria - Ekonomia   2004-08-29

CFDT sindikatak sasoilariei buruzko kanpaina presentatu du Hendaiako ostatu batean. Herria   2002-08-08

Antzerki taldeak hainbat gai jorratu ditu, besteak beste sasoilarien lana eta etxaldearen segida hartzeko gazteek dituzten zailtasunak. Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Gure hotelean sei langiletik bakarra da sasoilaria. Berria - Ekonomia   2004-08-29

Kasu hau ere eztabadatua izan da eta deliberatua jakin araztea bi hilabeterendako herriko etxeak lan batzurendako sasoinkari bat hartzen ahal duela hilabetean, udako denboran. Herria   2002-07-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus