Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saxo (76 agerraldi, 6 liburu eta 54 artikulutan; orobat sakso g.er.) 1 iz saxofoia.

Gorka Benitez jazz musikariak saxoa, alboka eta txirula jo ditu. Berria - Kultura   2004-09-22

Hiruko formazio klasikoa mantendu du bizitza guztian: soinua, jazbana, saxoa. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 64. orr.

Magnus musikari trebea eta dotorea dugu, batez ere saxoan. Berria - Kultura   2004-07-06

Iosu Izagirre (kontrabaxua), Alejandro Mingot (gitarra), Miguel Villar (saxoa) eta Hasier Oleaga (bateria). Berria - Kultura   2004-12-05

Gustura sentitu genuen Obsidieene estreinako asmakizunarekin, klarinete, piano, biolin eta saxorako egindakoarekin. Berria - Kultura   2004-04-01

Argiak musika jo ahal baleza, saxo altuaren soinua aterako luke, eta oboearen eztia. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 184. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Akordeoi edo saxo irakasle tituluarekin trikitia irakats dezakete. Berria - Kultura   2004-09-29

3 saxo-jole (3 agerraldi, liburu 1 eta artikulu 1ean; orobat saxojole 6 agerraldi 2 liburutan eta saxo-joile 2 agerraldi artikulu 1ean) saxo-jotzailea.

Saxo-jolea John Coltranen musika imitatu nahian zebilen. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 47. orr.

Neal Sugarman saxo jolearen zuzendaritzapean. Berria - Kultura   2004-10-28

Jean Louis Hargous saxo-joilearekin batera eginikako jazz-obra, 12 kantuz osatua. Herria   2002-12-12

Lanetik irten, Eguren saxojolea hartu, saxoa eta soinua motoan ezarri, eta abiatu ziren ilunpetan. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 39. orr.

· Horretaz aparte beste saxo eta bateria edo "jazbanjoleak" izan dira Gelatxo taldean urteotan: Arturo Zuloaga "Txokolo", [...]. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 35. orr.

4 saxo-jotzaile [23 agerraldi 18 artikulutan] ik saxofonista.

Jan Garbarek norvegiar saxo jotzailea ariko da, Kursaaleko auditorioan. Berria - Kultura   2004-07-25

Herbie Hancock piano jotzaileak eta Wayne Shorter saxo jotzaileak distira berezia ematen diote laukoteari. Berria - Kultura   2004-07-13

Londresen jaiotako saxo jotzaileak freskotasun handiko jazza egiten du. Berria - Kultura   2004-07-13

Magnus Lindgren saxo eta txirula jotzaile suediarra. Berria - Kultura   2004-07-04

· Urteko artista, talde akustiko onena, saxo soprano jotzailerik onena eta urteko konpositorea. Berria - Kultura   2004-07-13

Hiru abestietan Gillaume Moreau saxo tenore jotzaileak lagunduta. Berria - Kultura   2004-07-20

Fredrik Nordstrom saxo tenor jotzailea eta Filip Augustson baxu jotzailea. Berria - Kultura   2004-10-21

5 saxo tenor tenorraren eskala-bitartea hartzen duen saxoa.

Ez zen gauza saxo tenor bat eta saxo altu baten artean bereizteko, baina ez zuen uste bereizi beharra zegoenik. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 47. orr.

Hiru film labur emango dituzte, Tato Gracia kontrabaxu jotzailearen, Gorka Benitez saxo tenor eta flauta jotzailearen eta Jose Luis Canal pianistaren laguntzaz. Berria - Kultura   2004-02-25

Gotzon Garate (bateria eta ahotsa) eta Josu Urkidi (saxo tenorra) ditu lagun egun. Berria - Kultura   2006-04-06

Miguel Villar Pintxo saxo tenor jotzailea. Berria - Kultura   2004-12-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

saxo jotzaile (3); saxo jotzailea (9); saxo jotzaileak (4); saxo tenor (6); saxo tenor jotzailea (3); saxo tenorra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus