Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saxoniar (orobat sajoniar g.er.) 1 izlag antzinako Germaniako Saxoniakoa, Saxoniari dagokiona.

Nahiz eta piztia ilehori honen gerra-zaletasunak, saldukeriak eta handinahikeriak Anaren aita inperialari askoz arazo gehiago sortu zizkioten, Nizeforo enperadoreak inoiz Liutprandori eta haren saxoniar ugazaba inperialei sortu zizkienak baino. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 227. orr.

Hamargarren mendeko italiar haren eta hamargarren mendeko greziar haien artean leize handia zegoen jada, baina ez zegoen halako leizerik Liutprandoren eta haren ugazaba saxoniarren artean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 226. orr.

Geroago, Arma Santua Heinrich I.a errege saxoniarraren eskuetara heldu zen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 256. orr.

Gainera, ez dakit nola esan daitekeen Hébon bezalako jopu bat saxoniarra edo germaniarra zela: jopu batek ez du familiarik, eta, beraz, ezta naziorik ere. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 305. orr.

2 iz Saxonian kokatu zen germaniar herriko kidea.

Alemanen, bavariarren, turingiarren, frisiarren, saxoniarren, lonbardiarren eta burgundiarren legeak erripuarioen molde beraren gainean egin ziren. guk -eta 'gu' esatean lonbardiar, saxoniar, frantziar, lorrenar, bavariar, suabiar eta burgundiarrak esan nahi dut- hainbesterainoxe mespretxatzen ditugu erromatarrak, ezen, [...]. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 204. orr.

Saxoniarrak altxatu ziren iparraldean, eta itzuli egin behar izan zuen, haserre; bidean zihoala, ez dakigu oso ondo zergatik, Iruñea erre zuen. Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Saxoniarrak, frankoen mende bizi zirelarik, hezkaitzak ziren, eta behin eta berriz oldartzen ziren. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 192. orr.

Apezpikuak, garai hartan sarrazenoen eta saxoniarren kontra gerra egiten ohiturik, oso urrun zeuden monakotza-espiritutik. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 333. orr.

Karlomagno izan zen lehena saxoniarrak bezatzen, eta ezagutzen dugun legea eman zien. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 191. orr.

Auzitegi honen gogortasuna [...] hain zen handia, non heriotza-zigorrera kondenatzen baitzen garizumako baraua hausten zuen edozein sajoniar. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

3 anglo-saxoniar ik anglo.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus