Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sefardi (orobat sefarditar g.er., sefardiar g.er. eta sefardita; Hiztegi Batuan sefardi agertzen da ) izond juduez mintzatuz, Erdi Aroan Iberiako Penintsulan bizitzen jarri zena.

Sefaradeko judutarrei sephardim deitu izan zaie, sefardiak edo sefarditarrak, Europako beste komunitate judutarretatik [...] bereizteko. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 144. orr.

"Itsusia da...", esaten zion gure amari, Ginzburgez ari zela, "judu sefardia delako”. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 123. orr.

Zure aitari Bordelen eman genion lurra, sefardien hilerrian. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 240. orr.

Turkoen gudu bertsoak; armeniarren eliza otoitzak; arabiarren poesia; greziarren negarra; sefardien erbeste eresiak. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 114. orr.

Gazteleraren hain antzekoa den sefardia txikitatik menperatzen duela diost. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus