Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

segitzaile (orobat segitzale g.er.) 1 iz jarraitzailea.

Orduan Nafarroako erreinuak gerla zibil izigarri bat jasan beharko du: "Agramontesak", aitaren segitzaileak, ari dira karraskan "Beaumontesen" kontra; hauek dira semearen aldekoak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 152. orr.

Europan Pragako Zirkulukoak eta horien ondorengoak dira estrukturalismoa hotsaren azterketan garatu dutenak, Ameriketan, berriz, Bloomfield-en segitzaileak. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 77. orr.

Gaur soinujole ugari dago eta segitzailerik ez. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 67. orr.

Larramendy presidentak hitza hartu du eta eskertu elkartea hain hortarat heltzen lagundu duten guziak: entrenatzaile, laguntzaile, arduradun, partaide, herriko etxe, kontseilu orokor eta segitzaile guziak. Herria   2003-05-01

Gora gure neska pilotariak, horien trebatzaileak, eta segitzaileak. Herria   2002-07-18

2 ipar arduraduna.

Parkea bakoitxak bisitatzen ahal du bere gosturat bainan ere multxoka, segitzaile batekin, segitzaile horrek xehetasun guziak emanez (gisa hortako bisitak irauten du oren bat eta erdi). Herria   2001-04-05

Donibanetik eta inguru hortarik baziren hamazazpi gazte, bestalde Hendaiako bi elbarritu eta heien segitzaileak. Herria   2005-09-08

Euro bat gostatzen da bidaia, sei urtez azpiko haurrek ez dute pagatzerik bainan heldua den norbait ukaitekotan segitzaile. Herria   2005-07-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus