Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

segurki (orobat sekurtki g.er.) adlag zalantzarik gabe; segurantzaz. ik ziur.

Segurki jakin ahal izateko Jainkoa bat dela. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 121. orr.

Bada, segurki, zer erran aste honetan kirolei buruz, zer nahi iragan baita mundu guzian. Herria   2001-06-14

Eta baditugu, segurki, idazle onak. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 18. orr.

Hobe, segurki, harentzat. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 15. orr.

Nagusiak berehala baietz segurki, dirua fornituko zuela. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 58. orr.

-Segurki baietz lan bat manatu zenidala! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 167. orr.

Ene ahizpa duk Elixabet eta maite diat segurki baina ez diagu jite bera. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 41. orr.

Jakinez segurki, zenbat eta Jainkoaren laguntza jarraikiago izan ariman, hainbat eta zoriontsuago izanen garela bakoitza gure bizian. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 82. orr.

Xaxik emazte planttakoa eta zintzoa irudi zuen, jeloskor errea segurki, sanoa hargatik. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 28. orr.

Donostiako prentsak, hitz batez, ez zuen segurki egia osoa esaten. Txillardegi   «Putzu» - 26. orr.

Zibilizazioak aurkituko du segurki erremedioa, baina bilatu egin beharko du. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 185. orr.

Benta ez zen nehoren lurretan ezen nehork ez zezakeen erran segurki frantses lurretan edo espainol lurretan zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 100. orr.

Bihar jinen da segurki, hura adiskide ona baita, eta otoiztuko diot nire gutuna berehala eman diezazun. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 494. orr.

Zenbait ehun preso bide ginen animaleko presondegi hartan, eta urruntxago emazteak, ez baitzeuden segurki isilik. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 32. orr.

Zenbat eta zenbat miliun sartu dituzte beren moltsan ez dugu sekulan segurki jakinen. Herria   2003-05-15

Belaun perfektu bat, segurki. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 135. orr.

Pollitak gara bai, segurki! Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 54. orr.

Ez, segurki! Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 128. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus