Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

semaiko (orobat xemaiko, xemeiko, xemeko eta semeiko) iz sei marabediko dirua; pezetaren bost zentimoko txanpona.

Mirariz, landetxe txiki eta bakarti bat eskaini zioten, lehengo jabeak bertan behera utzia, eta bi semaikoren truke. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 47. orr.

Oker zegoela esan zion bere nagusiari, xemaiko bana ez baina erreal-erdi bana balio zutela eta halako azoteak. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 199. orr.

Egia esan, ez zara handik aterako azken semeikoa ordaindu arte. Elizen arteko biblia   Lk 12,59

Berak ez zuela xemaikorik ere eskuratzen. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 113. orr.

Bost urtez egin zien diru horrekin txantaia egunkariei, bere gustukoak ez ziren gauzak ateratzen bazituzten ez zutela xemeikorik jasoko esanez. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus