Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

semiotika [7 agerraldi, 5 liburutan] 1 iz semiologia.

"Irudien semiotika bat osatzeko ahaleginak egin diren guztian, semiotika ikoniko bat baizik ez da egin orain arte"; irudia mimesi bezala hartzen duen semiotika bat, esan nahi dute artikuluaren egileek. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 247. orr.

Zeren liburu honetan gauza asko baitago: filosofia pixka bat, poesia, narratiba, saiakeratxoak, aitormenak, semiotika, Euskal Herriko gatazka konpontzeko errezetak... Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 11. orr.

Ez al dira Saussuren aurrekoak Pierce eta bere semiotika, Arnauld eta Lancelot eta euren zeinuari buruzko azterketa klasikoa, estoikoak eta adierazlearen teoria-sail berean eta aurrekotasun modu berean? Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 163. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Moda mundua doluz jantzia dago, noski, eta gertaera triste honek zer esanik franko emango du hurrengo semiotika ikastaroetan. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus