Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sendatu (orobat sendotu g.er.), senda, sendatzen 1 da/du ad norbaiti osasun fisikoa bihurtu; gorputzeko gaitz batetik begiratu; eritasuna desagertu edo kendu.

Nork sendatu zaitu, seme? Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 269. orr.

Zoaz, zeure sinesmenak sendatu zaitu. Elizen arteko biblia   Mk 10,52

Jendea sendatu nahi izaten zuen, baina senda zitzala eskatzen ez bazioten betiere. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 99. orr.

Jauna, senda nazazu eta sendatua geldituko naiz, salba nazazu eta salbatua izango. Elizen arteko biblia   Jr 17,14

Ipar-mendebaldekoarekin eztulka hasten da; iparraldekoarekin, berriz, sendatu egiten da. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 750. orr.

Ikazkinak edabe plazebo bat eman zion erreginari eta sendatu egin zen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 141. orr.

Urtebete barru, ume hau sendatu egingo da, edo hil. deabrudun askorengandik ateratzen ziren espiritu gaiztoak deiadarka, eta elbarri eta herren asko sendatzen ziren. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 71. orr.

Marrantaduna sendatu, eta goxo-goxo mainatu zuen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 86. orr.

Lancelot erabat sendatu zenean, Kamelot aldera abiatu ziren biak, bi ezkutarirekin, basoan barna. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 57. orr.

Las Heras doktorearen iragarpena ez ezik, Bilbao doktorearena ere motz geratuko zela sinetsi nahiko zukeen senarrak, denak erratuak zirela, gaixoa sendatu egingo zela. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 164. orr.

Handik aurrera, gero eta hobera egin zinan, guztiz sendatu zen arte. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 91. orr.

Aurreko udan Genovan bihotzeko larria jasan ondoren, zeharo sendatu ez, eta urtarrilaren 27an hil egin baitzen Via-reggion. Txillardegi   «Putzu» - 369. orr.

15 urteetan 12 milioi legenardun sendatu dira dapsona, rifampizina eta klofazimina nahastuz osatutako tratamenduari esker. Berria - Gaiak   2004-01-25

-Baina nik ez dut sendatu nahi -esan zuen berak-. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 296. orr.

Neu sendatu naiz, neurez, nire egintzak zein okerrak ziren neure buruari ikusaraziz. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 342. orr.

Gainera, erabat sendatu gabeko gaitza neukan giltzurrunetan, eta minez nindoan. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 242. orr.

Odol-jarioa eteteko, amaraun bat jarri nahi zioten; Espinosak pastila batzuekin sendatu zuen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 195. orr.

Espero dut honezkero sendatua egotea... Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 32. orr.

2 (objektua sendatu den zatia dela)

Santuak, errukiz beterik, eskuak ukitu eta sendatu egin zizkion. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 223. orr.

Jaunak gurutzea ikusi bezain laster, artzainari besoa sendatu zitzaion. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 40. orr.

Bihurritutako hanka sendatu nion mando bati, eta 10 erreal irabazi nituen. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 158. orr.

Gau osoa hilobiaren aurrean otoitzean eman ostean, hanka sendatu zitzaion. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 266. orr.

Nire magia boteretsuari esker oraintxe bertan sendatu dut orkatila, inongo ukendurik erabili gabe. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 15. orr.

Konturatu zirenean hezurrak sendatu ahal izateko hilabete luzea behar zutela, [...]. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 265. orr.

Asensiok ez du sendatu ezker oineko tendinitisa eta ez da deialdian sartu. Berria - Kirola   2006-02-12

Dena sendatzen du heriotzak. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 78. orr.

3 (objektua eritasuna edo kidekoa dela)

Oinazea gehitu egin zen eta gaitza sendatu beharrean larriagotu. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 448. orr.

Biriketako gaitza sendatu zitzaidanean, psikiatriako pabiloira eraman ninduten. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 19. orr.

Lupetzetatik atera eta tuberkulosia sendatu zion putaseme handi harekin zer egin pentsatzen aritu zen. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 134. orr.

Lorik eza sendatzen dute somniferoek. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 180. orr.

Jainkoaren probidentzia bihozberak espirituaren ezkutuko gaitza haragiaren ageriko kauterioaz sendatu zuen, espirituaren sendatzearekin batera gorputza ere sendatuz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 844. orr.

Zoaz eta busti zaitez zazpi aldiz Jordan ibaian, gaitza sendatu eta garbi geldituko zara. Elizen arteko biblia   2 Erg 5,10

Arrosa loreak begietako gaitzen sendatzeko balio duen gisara, bihi gorrixkekiko patxaranak auskalo zenbat tripako-min sendatu dituen gure etxean...! Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 170. orr.

Begiratze hutsarekin esango zinan non heukan mina, eta baita sendatu ere. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 284. orr.

Eizagirre gaur itzuliko da kantxetara, lesioa sendatu ostean. Berria - Kirola   2004-09-16

Badago beste ur hotz mota bat nitroa duena [...] edaten denean barrua garbitzen duena eta hesteetatik pasatzen denean eskrofula-tumoreak sendatzen dituena. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3750. orr.

Nire birraitonak toteltasuna nola sendatu aurkitu zuela. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 21. orr.

Gwainen zauriek, ondo sendatu gabe berrituta, oso itxura txarra zeukaten. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 111. orr.

Sendatu gabeko zaurien antzera. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 324. orr.

Uste duzu nekea sendatu egingo zaizula lana eta giroa urtebetez alboratuta. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 17. orr.

Berehala, ene zangoko hausturak sendatu ere gabe [...] aurkeztu nintzen auzitegian. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 209. orr.

-Lepotik bularrerainoko urraduraren marka duenez, hori sendatu arte oporrak eman dizkiogu. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 105. orr.

4 (-tik atzizkiaren eskuinean)

Bere gaitzetik sendatu zenean.   - 0. orr.

Azaro hasieran izan zuen lesiotik sendatu ondoren, Bartzelonaren kontra eskuin hankako kuadrizepsean mikro-haustura bat egin baitzuen. Berria - Kirola   2004-11-24

Frantzisko dohatsuak gaitz orotatik sendatu nau goizean, eta orain arte inori ez esateko agindu dit. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 437. orr.

Hilabete behar izan nuen lehenengo zoritxar hartatik sendatu arte. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 183. orr.

Anaia bat sabelpeko fistulatik sendatua. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 460. orr.

Urte hauetan jasan dituen gaitz ugarietatik ez sendatua baina bai hobeto zegoela esan daiteke. Berria - Harian   2005-08-07

5 (gaitz psikikoak eta kidekoak)

Gutunek sendatu egin dute neskatoaren nahigabea. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 181. orr.

Nahigabe-minak sendatu, beharrak osatu, andereñoak babestu, alargunen bihotza suspertu. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 170. orr.

Ez zion bakean uzten, bere bihotzeko zauria gozatu eta sendatu arte. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 216. orr.

Heriotzari nion beldurra ere sendatu zitzaidan. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 7. orr.

Berriro psikologoarengana joan beharko duzula, ez zaizula oraindik sendatu misantropia. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 79. orr.

Engainatzeko grina unibertsala da, gazte, eta behin gizaki batek gustua hartutakoan, ezin da inoiz sendatu. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 63. orr.

Zuk eman ez diozun kontsolamendua, zuk sendatu ez diozun mendekotasuna, zuregan aurkitu ez duen babesa. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 163. orr.

Ez litzateke ederra izango, nire osaba jauna zalduneria-minetik sendatu eta gero hauek irakurriaz buruan sartuko balitzaio... Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 31. orr.

6 irud/hed

Liburuak, bistan denez, ez zituen euskararen gaitz guztiak sendatu. Volksgeist espainola gaixo dago [...] medikatu eta sendatu -erregeneratu- egin behar da. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 92. orr.

Frankismoaren ondoren ere holako zerbait gertatu zen, sendatu gabeko zauriak zornatzen utzi ziren. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 103. orr.

Sendabide bikaina, sofismetatik erabat sendatu baitzuen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 247. orr.

Hasiak gara makiavelismotik sendatzen, eta egunez egun sendatuko gara Merkataritzak sendatu egiten ditu aurreiritzi suntsitzaileak. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 58. orr.

Desadostasun horrek sakon sustraituriko egonezin espirituala sortu zuen, Mendebaldeko ereduaren arabera antolaturiko indiar nazio-estatuarentzat independentzia lortzearen panazea politikoak sendatu ezin zuena. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 189. orr.

7 (era burutua izenondo gisa)

Hernia sendatuak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 447. orr.

Pozarren aldatuko genuke gure burua, ospitaletik alde egitear, poltsan arropak batzen ari den gaixo sendatu berri horren zoriagatik. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 151. orr.

8 ezin sendatuzko ik sendaezin.

Ezin sendatuzko zauria izan zen nik harendako senditu nuen maitasuna. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 38. orr.

Bere begi beltz ederrak betzuloetan hondoratuak zituen, ezin sendatuzko tristeziaz. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 73. orr.

Maiz hola zaiku agertzen bere pertsuetan ezin sendatuzko min batek jana. Herria   2001-10-18

Bihotzeko desformakuntza bat zioten hari ezagutua, ezin sendatuzkoa. Herria   2005-11-24

Gaitz dorpe ezin sendatuzko horrentzat sendagailuak bilatzen ari direnentzat. Herria   2004-12-02

9 senda-agiri ik senda-agiri.
10 sendatu-pasara

Behar du Dylanek lasaialdi bat, sendatu-pasara bat, eta Yoloren aitari ongi etorriko zaio konpainia, laguntza. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 143. orr.

11 sendatuxe sendatu xamar.

Valdivia begi bistan zutelarik, bere burua sendatuxe aurkitu, eta itsasontziaren bizkarrera igo zen Patrizio, kapitainari dagozkion lanak egitera. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aita sendatu (4); alaba sendatu (4); amaginarreba sendatu (3); azkarrago sendatu (3); berehala sendatu (4); berehala sendatu zen (3); deabruduna sendatu (3)

emaztea sendatu (3); erabat sendatu (17); erabat sendatu zen (5); eskua sendatu (7); gaitza sendatu (8); gaitzetik sendatu (3); gaixo asko sendatu (5); gaixoa sendatu (3); gaixoak sendatu (4); guztiz sendatu (12)

itsua sendatu (3); jesusek itsua sendatu (3); larunbatez sendatu (4); lesioa sendatu (7); nola sendatu (7)

ondo sendatu (4); oraindik sendatu (4)

sendatu ahal (15); sendatu ahal izateko (8); sendatu arte (21); sendatu baino lehen (3); sendatu berri (3); sendatu bitartean (3); sendatu da (4); sendatu du (6)

sendatu eta gero (4); sendatu gabe (14); sendatu gabeko (6)

sendatu naiz (3); sendatu nau (3)

sendatu ondoren (5); sendatu ostean (6)

sendatu zaio (5); sendatu zen (19); sendatu zuen (21); sendatu zuten (4)

simonen amaginarreba sendatu (3); sinesmenak sendatu zaitu (5); untsa sendatu (3); zauria sendatu (10); zauriak sendatu (6)

elbarria larunbatez sendatua (3); erabat sendatua (4); guztiz sendatua (6); guztiz sendatua gertatu (3); sendatua gelditu (5); sendatua gelditu zen (3); sendatua gertatu (8); sendatua gertatu zen (8); sendatua izan (3); sendatua zegoela (3); sendatua zela (6); sendatua zen (5); sendatua zuela (3); une hartatik sendatua (3)

denborak sendatuko (3); gaitza sendatuko (4); garaiz sendatuko (3); laster sendatuko (12); sendatuko da (13); sendatuko du (3); sendatuko zaitu (6); sendatuko zen (3)

zauriak sendatuko (3)

aita sendaturik (4); erabat sendaturik (4); guztiz sendaturik (3); sendaturik dago (4); sendaturik gelditu (4); sendaturik gertatu zen (3); sendaturik jaiki zen (5); sendaturik nago (6); sendaturik zegoen (4)

erabat sendatuta (5); guztiz sendatuta (4); sendatuta zegoen (5)

ezin sendatuzko (5)

ezin sendatuzkoa (3)

ezin sendatuzkoak (3

azkar sendatzea opa (3); diabetesa sendatzea lortu (3); gaixoa sendatzea (4); inor sendatzea (3); laster sendatzea (6); sendatzea lortu (5); sendatzea opa dizut (4)

diabetesa sendatzeko (13); erien sendatzeko (3); gaitz guztiak sendatzeko (3); gaitza sendatzeko (7); gaitzak sendatzeko (8); gaixoak sendatzeko (6); gaixotasuna sendatzeko (5); gaixotasunak sendatzeko (6); guztiak sendatzeko (4); mina sendatzeko (4); pubalgia sendatzeko (3)

sendatzeko ahalmena (5); sendatzeko aukera (3); sendatzeko balio (7); sendatzeko balio duten (3); sendatzeko bidea (5); sendatzeko bidean (5); sendatzeko denbora gehiago (3); sendatzeko dohaina (3); sendatzeko ebakuntza (5); sendatzeko erabil (3); sendatzeko erabili (4); sendatzeko erabiltzen (12); sendatzeko erabiltzen da (3); sendatzeko gai (3); sendatzeko modu (3)

tuberkulosia sendatzeko (3); zauria sendatzeko (4); zauriak sendatzeko (7)

denborak dena sendatzen (4); erraz sendatzen (5); gaitz guztiak sendatzen (3); gaitza sendatzen (4); gaixoak sendatzen (6); nekez sendatzen (5); ondo sendatzen (4)

sendatzen ari da (5); sendatzen ari zen (3); sendatzen da (12); sendatzen du (14); sendatzen hasi (6); sendatzen hasia (3); sendatzen omen (6); sendatzen ziren (5); sendatzen zituen (7)

zauria sendatzen (4); zauriak sendatzen (12)

sendatzera bidali (3); zauriak sendatzera (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus