Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

seniparte 1 iz gurasoek seme-alabei utzitako ondasunetik senide bakoitzari dagokion partea. ik ondare.

Aita, emadazu dagokidan senipartea. Elizen arteko biblia   Lk 15,12

-Senipartearen bila etorri naiz, aita. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 206. orr.

Denbora batez, Lajosek senipartea eskuratu zuenean, elkarrekin bizi izan ziren hiriburuan [...] ezkongabe-apartamentu zoragarri batean. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 34. orr.

Maisu, esaiozu nire anaiari senipartea nirekin erdibanatzeko. Elizen arteko biblia   Lk 12,13

Iraganean larderia emateko erabili zituen taktika berberak erabili zituen -senipartea kentzeko mehatxua, aldika eman ohi zizkion diru-kopuruak berriro ez emateko mehatxua-. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 58. orr.

Bere jabetzatik bakarrik emango die semeei senipartea. Elizen arteko biblia   Ez 46,18

· Etxetik bota, eta senipartetik kendu zuen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 290. orr.

2 irud/hed

Hauxe da Jaunaren zerbitzarien senipartea, nik ematen diedan garaipena. Elizen arteko biblia   Is 54,17

Harrezkero, beste seniparterik ez-eta, susmo txar haiek hartu zituen osabaren ondaretzat, eta susmo horien gainetik Aita Morlansenganako herra, bihotzean zulatua betiko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus