Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sentibera 1 izond erraz hunkitzen dena. ik sentikor.

Mutil lotsati sentibera da, edozein txikikeriagatik negar egiteraino hunkitzen dena. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 192. orr.

Emakume sentibera da Koro. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 52. orr.

Baina gizon sentibera, urduria, oinazea gehiegi sentitzen duzuna baldin bazara, orduan ez ezkondu, eta ezkontzen bazara, ez izan haurrik. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 293. orr.

Poeta sentikorra, gazte sentibera. Berria - Kultura   2004-02-22

Hanna oso sentibera zen, suminkorra oso, tenperamentu antzemanezin horietako bat. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 67. orr.

Neska argia eta gogorra... argia eta gogorra bezain sentibera. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 62. orr.

Izan gaitezen sentiberak gogoko dugun guztiarekin, eta bihozgogorrak gainerakoarekin. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 107. orr.

Sentibera naizelakoan, makala eta lotsatia besterik ez naiz, sakon-sakonean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 272. orr.

Neure buruari galdetzen diot zergatik ote dagoen txarto sentibera izatea. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 251. orr.

Kasu berezia omen zen nirea, eta nire portaerak sentibera nintzela adierazten omen zuen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 321. orr.

Modu arras itsusian ari zen loditzen eta aldi berean arras sentibera bihurtzen. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 38. orr.

Hemen, ordea, beste edozein lekutan bezain sentiberak gara artearekiko, edo gehiago. Berria - Kultura   2004-07-18

"Sentibera sentigorrak", deitu zien norbaitek artistei, gerra betean itsasoaren inmensitate eta edertasunaz idazten zuten poetak gogoan hartuta. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 169. orr.

Napumoceno jauna pobreen arazoekiko sentibera zelako ospea zabaltzen hasi zen. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 81. orr.

Baina, Dolmancé, karitateak, ongintzak ezin al du zenbait arima sentiberaren zoriona ekarri? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 105. orr.

Hik bai izaera sentibera! Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 271. orr.

Legeari heltzeko garaia da, gainera, gizartea oso sentibera baita aferarekin. Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Eta bazirudien abere sentibera haiek ulertu egiten zutela! Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 134. orr.

· Garai sentibera da onerako edo txarrerako eta eragin handia du. Berria - Euskal Herria   2004-12-10

2 hed erraz hunkitzen duena. ik hunkigarri.

Hilketa baten lekuko izanak sortutako giro sentibera baliatu nahi izan nuen, hain zuzen ere, neurearekin ateratzeko. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 62. orr.

Ez dira istorio sentibera hutsalak. Berria - Kultura   2006-02-25

Elizkizuna sentibera izan zen oso: izan ere, ezkonberriek harreman estua izan dute frantziskotarrekin txikitatik; ezkontza, ezkongaien eta apaizen arteko elkarrizketa goxoa izan zen. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 154. orr.

Biktimen auzia oso kontu sentibera da, areago balizko entzuleria horren aurrean. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 100. orr.

Lizarrako alkate ohiak senide eta lagun hurbilenen agur sentibera jaso zuen atzo goizean Iruñeko hilerrian, bere gorpua erraustu eta gero. Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Biolontxeloarentzako literaturan hainbeste kontzertu egonda, horietako batzuk guztiz hunkigarri eta sentiberak, [...]. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 133. orr.

Eszena kitsch baten tranpa sentiberan erortzen ari naizela esaten ari zaidan ahotsa. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 189. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Borges maitemin-sentiberarentzat, munduaren zentzugabekeria eta ezbide guztiak baino nahigabe handiagoa zen, agi danean, amodioaren porrota Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 22. orr.

4 (adizlagun gisa)

Emakumeei ezinezkoa zaie adierazpen hori sentibera jarri gabe entzutea. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 181. orr.

Aitortzen dut, eta Monikak berak askotan aitortu izan dit, gau horretan adeitsu, sentibera eta samur egon nintzaiola, harrigarriro samur nonbait. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 85. orr.

Mundu guztiak irakurri beharko lituzke haikuak sentibera dabilenean. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 117. orr.

5 kanpoko zerek nabarmen eragiten diotena. ik sentikor 2; minbera.

Nola Frantziskoren haragi sentibera, burdinazko tresna gori-gori ikustean, berezko izu-ikaraz dardar zegoen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 895. orr.

Ukituz gero sentiberak diren hostoengatik ezaguna den landarea. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 39. orr.

Antzeman zuen Max sentibera zitzaiela haize guztiei. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 21. orr.

Oso sentibera da usainetarako. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 210. orr.

Hasieratik baztertuak izanik, eskolan demagun, arras sentiberak ginen injustiziekiko. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 282. orr.

Ez dut uste berak esan zigunik lehenengo lana zuela, beharbada ez zigun inortxok ere esan, gauza horietarako antena sentibera moduko batzuk ditu ikasle jendeak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 21. orr.

Autogileen txapelketan Renault da bigarren, baina autoa oso sentibera da eta zirkuitu batzuetan gidatzeko zaila. Berria - Kirola   2004-06-01

6 (testuinguru teknikoetan) ik sentikor 3.

"Fotograma" hitzak bi esanahi ditu [...]: argazkigintzan, gainazal sentibera batean, objektibo batetik igaro gabe, argazkiak duen eraginaren bidez eratzen den irudi bat nahi du esan. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 165. orr.

Oso sentibera da usainetarako. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 210. orr.

Kono mota horietako bakoitza uhin-luzera desberdin baterako da sentibera. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 27. orr.

Erretina begiaren barneko geruza bat da, argiarekiko sentibera den geruza. Berria - Gaiak   2004-10-28

Uhin-luzerarekiko sentibera ziren V1eko zelulek ateratzen zituztela uhin-luzera bakoitzaren argitasun-indizeak. zelula "iragankorrek" berriz, eremu aski zabala dute, estimulu aldakorrei erantzuten diete, periferian daude batez ere, eta ez dira oso sentiberak irudi lausoetarako. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 47. orr.

7 (testuinguru teknikoetan hitz ellkartuetan ) ik sentikor 4.

Izan ere, konoek (hau da, erretinako zelula kolore-sentiberek) duten akats baten ondorio izaten da. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 26. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emakume sentibera (3); gizon sentibera (4); oso sentibera (13); pertsona sentibera (4); sentibera eta samur (3); sentibera izan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus