Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sentimentalismo iz sentimentala denaren nolakotasuna. ik sentimentalatsun; sentimentalkeria.

Gizasemeok gogor lan egiteko hezi gaituzte, eta esan digute alde batera utzi behar ditugula sentimentalismoak eta tontakeriak. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 160. orr.

Ihes egin behar geniola sentimentalismoari, subjektibotasun gehiegiak arimaren ahuldadea erakusten omen du-eta. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 63. orr.

Magrisek, emaztea hil zitzaionean, liburuari idatzi zion batere sentimentalismorik gabeko -eta sentiberatasun aparteko- posfazioa. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 41. orr.

Eskarmentuko jendea, sentimentalismora batere ez emana. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 284. orr.

Hiltzen dituen animaliei sentimentalismorik gabe begiratzen saiatzen da. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 188. orr.

Andresek sentimentalismo beharbada morboso samar horren erakarmena sentitu zuen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 75. orr.

Erauztea apaltasunerako, norbere buruari uko egiteko, tristurarako, engainurako, lapurretarako, sentimentalismorako joera oro. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 186. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus