Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sentimentalkeria iz sentimentalismoa, gaitzesgarritzat hartua.

Halako sentimentalkeria lauso batek itotzen zion espiritua. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 286. orr.

Eta, gainera, sentimendu falta hori itxurazko sentimentalkeriekin ezkutatzen nuela. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 295. orr.

Egiaz, bere sentimentalkeriak ez zidan onik egiten. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 178. orr.

Sentimentalkeria alde batera uzten duen lirika bat. Berria - Kultura   2004-05-13

Ez da negarrez eta sentimentalkerietan hasten; ez da hori; baina ohitura du ordu laurden osoan oin orpoen eta oin punten gainean balantzaka aritzeko. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 207. orr.

Arduradunaren ahotsa aditzen da sei ontza zentzu eta hausnarketa erlijiosoko hiru lerro eskatuz edo jakituria alde batera uzteko eta sentimentalkeriari bide emateko aginduz. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus