Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

serial2
1 serial killer sailean hiltzen duen hiltzailea. ik serie 9.

Gérard Marchand Frantziako serial killer-ik handiena bihurtzeko bidean omen da, poliziak bere biktimen kopuru doi-doia zein den oraindik ez badaki ere. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 57. orr.

Herriko plazan kateme bustiak goseti bilatzen zituen serial killer baten balizko presentzia imajinatu nuen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 202. orr.

Ez zen ordua enetako sadiko edo serial-killer baten aztaparretara erortzeko! Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 25. orr.

Bat-batean ulertu zuen atxilotu guztiak beren argazki polizialean halako serial killer aurpegiarekin agertzearen arrazoia huraxe zela: alegia, denak, bera bezalaxe, goizeko hiruretan jaikiaraziko zituztena begizuloen neurria azpimarratzeko. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 53. orr.

Fidelak ez diren emazteak kalitzeko xedea baizik ez zuen Oresten gisako serial killer bat ote zara? Itxaro Borda   «Hiruko» - 110. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus