Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

setati [105 agerraldi, 56 liburu eta 3 artikulutan] 1 izond uste, iritzi edo asmo bati gogor eta amore eman gabe eusten diona. ik setatsu; tematsu. (pertsonez)

Konturatuta nengoen berriz ere jostailu berria nahi duen haur setatiaren gisara nengoela jarrita. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 80. orr.

Oi, errektore setatia! Ardiak bezala tirano batengandik besteagana pasatzen ohitutako gizakiak aldatu eta jarraitzaile sutsu eta errebelde setati bihurtu zituen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 46. orr.

Ni bezalako uko egile setatientzat prestaturiko putzua. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 107. orr.

Bazuen beste ezaugarri bat ere Massók; Wagner-zale suhar eta setatia izatea. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 48. orr.

Setatia zarelako eta ni haserraraztea gogoko duzulako.Tontakeria batengatik haserretu ginen, eta halakoetan oso setatia nintzenez, pikutara bidali nuen, besterik gabe. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 190. orr.

Nola irakurlearen baitan biziro txertatzen duen, maizegi guk geuk eraikitzen dugula geldika-geldika baina setati mespretxatuak sentiaraziko gaituen antzerki ankerra. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 87. orr.

2 (gauzez)

Ez nuen oso ondo ulertzen haien jarrera setatia. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 90. orr.

Gogor pertsegitzen eta zigortzen zuen desobedientzia setatia. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1135. orr.

Bera bezalako begirale zorrotz batek haren ahalegin setatia suma zezakeen lainoen artean. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 10. orr.

Zertarako, bestela, Garibai hil eta gero ere Garibairen izen ona lohitu nahi setati hori? Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 48. orr.

Mahatma Gandhik, indiar independentziaren bilaketa setatian, [...]. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 192. orr.

Oraindik idazteko intentzio setati horretan jarraitzen duk? Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 83. orr.

Agustinek ez du onartzen ez eszeptizismo setatia ez eta arinkeria ere proposizio bat ontzat ematerakoan. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 14. orr.

Bai, eternitatea bezain kopetilunak beren mugiezintasun setati, ia traidore hartan. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 117. orr.

Estatu unibertsalen hilezkortasunari buruzko sinesmen setatiaren lekukotasun are ohargarriagoa haien arimei dei egiteko praktika da. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 17. orr.

Giza arazoak setatiak direla naturaren legeekiko. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 338. orr.

Modu setati baina nahasi batean. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 56. orr.

3 irud/hed

Zer ote zen ezin igarrizko arrabots ez ozen baina bai setati batek. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 56. orr.

Hego haize setatia sartzen bada eta eusten badio, [...]. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 191. orr.

Ur-azalean geratuko zen, burbuila setati baten antzera. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 424. orr.

4 (adizlagun gisa)

Setati eta tristuraz begiratu zuen bakezko estalki batean bildutako lehorralde hartara. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 168. orr.

Uko egin zion setati berak ere ihes egiteko aukerari. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 17. orr.

Hilabete batzuetan setati ibili zen Gegenbauerren ihesi. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 126. orr.

Bazen abesti bat, Martin andreak fonografoan setati jarri ohi zuena. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 160. orr.

Esklabotasunaren erakundeari setati iraunaraztea. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 341. orr.

Beren joera gaiztoei jarraitu diete setati. Elizen arteko biblia   Jr 11,8

Behin eta berriz zuzentzen zuten tiroa, setati. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 39. orr.

Ez zuen hitz egiten, eta, setati, egunak eta gauak pasatzen zituen "Miserere" berri bat konposatu nahian. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 62. orr.

Bide txarrean setati, ez du gaizkia utzi nahi. Elizen arteko biblia   Sal 36,5

Alabaina, nagusiak, setati eta erretxin, oihuka jarraitu zuen: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

setati jarraitu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus